Publizitatea
Bannerra
Ama Lurra
Hegoaldeko Tren Saihesbidea eta Barakaldoko Tranbiak ekarriko dizkiguten ondorioak ezagutuko ditugu Bagatzan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/10/10

tranvia barakaldon

Oharra: Barakaldo Naturala

Barakaldo Naturala Plataformak, Auzokideen elkarteekin eta Barakaldoko elkarte sozialekin eta kulturalekin batera, Barakaldorako tranbiarekin proiektuari eta Helgoaldeko Trenbidearen Saihesbideari buruzko hitzaldira gonbidatzen dizue. Hitzaldi hau hurrengo ostegunean, urriaren 13an, arratsaldeko 19:30etan izango da Ibarrakalduren lokalean. Auzoak zeharkatzean tranbiaren ondorioak azaltzeko erakusketa txiki bat ere izango da.

 
La Huertaka bideoak, Sutondotik Plazara bideo lehiaketa irabazi du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/09/27

La Huertaka

Barakaldoko Ekologistak Martxan sustatzen duen “La Huertaka” bideoak, Sutondotik Plazara bideo lehiaketa irabazi du. Lehiaketa hau Bizilur Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeak zein Etxalde Nekazaritza Iraunkorrak elkarteek antolatu dute. Lehiaketa honen helburua elikadura-burujabetzari buruzko informazioa, hausnarketa eta eztabaida sustatzea da. Lehiaketa irabazteagatik jaso duten saria: 100€ eta Errumanian ospatuko diren NYÉLÉNI Europako 2. Foroan parte hartzeko aukera izan da. Foro honen helburua elikadura burujabetzaren inguruan hausnartzea izango da eta urriaren 26tik 30era ospatuko da.

 
Ekainak 25: Bigarren Eskuko eta Truke azoka Arteagabeitia-Zuazon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/06/19

Truke azoka

Oharra: Eguzki Barakaldo

Datorren larunbatean, hilak 25, Zuazo-Artagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…

 
Ekologistak Martxanek lau bandera beltz ezarri ditu EAEko kostaldean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/06/14

Muskizko hondartza

Informazioa: Ekologistak Martxan

Ekologistak Martxanek, EAEko kostaldearen egoera aztertzen duen bandera beltzen txostena aurkeztu du. Helburua gizartea kontzientzia da, ekosistemen jarraitutasuna kolokan dagoela azpimarratuz. Kutsadura maila eta kudeaketa txarra irizpideak jarraituz, EAEn 4 bandera beltz ezarri dituzte, Muskiz eta Laida eta Laga BIzkaian eta Oribarzar hondartza eta Oriako itsadarra Gipuzkoan.

 
Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbideak eragingo dituen ondorioak ezagutzeko mendi martxa bat antolatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/06/02

Mendi martxa tren sasbidea

Barakaldo Naturala elkartean mendi martxa bat egingo du datorren ekainaren 5ean, Gorostizatik Santa Agedara arte. Mendi martxa honen helburua, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidea eragingo dituen ondorioak aztertzea izango da. Hitzordua goizeko 09:30ean izango da Gorostiza bertan. 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

10-orrietatik 71.a
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.