Publizitatea
Bannerra
Gorostizak ez, esan dio Hegoaldeko Tren Saihesbideari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/08

Erromeria Gorostizan

Gorostizako auzo elkarteak eta Barakaldo Naturalak Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektuaren etetea aldarrikatzeko, erromeria antolatu dute auzoan. Gogoratu behar da Gorostiza eta Kastrexana kalte gehien izango dituzten auzoak izango direla. Goiz osoan zehar ekimen ugari egon dira, besteak beste: Katxete boloen eta aizkolari erakusketak, aizkolariena Larrea familiaren eskutik. Gainera Gorostizako auzo elkarteak Larrea familia omendu du, urte guzti hauetan egin duten lanagatik.

 

Umeek emanaldi berezia izan dute Antxoren eskutik. Gaurko ikuskizunean, ama lurraren defentsa nabarmendu du Antxok, umeak dantzan jartzeaz aparte. Musika presente egon da goiz osoan zehar baita ere: Trikitilariekin eta udal txistulariekin, auzoan zehar ibili direnak kale animazioan. Bestetik jardunaldia ixteko, bazkaria baino lehen :erromeria egon da jendea dantzan jarriz.

Asko izan dira Gorostizara hurbildu direnak, auzotik zein Barakaldoko beste tokietatik: jai giroaz gozatu eta Hegoaldeko Tren Saihesbideari kontrako jarrera adierazteko. Jai gunean proiektuaren aurka sinatzeko aukera egon da eta pertsona askok bat egin dute kanpainarekin. Sinadura kanpainaren helburua, 5.000 sinadura lortzea zen eta lortu dituzte jada ala ere datozen egunetan jasotzen jarraituko dute.

Argazki galeria

alt=""

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.