Publizitatea
Bannerra
Barakaldo Naturalak ekimen berriak iragarri ditu Hegoaldeko Tren Saihesbidearen aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/26

Motor martxa

Barakaldo Naturalaren oharra:

Joan den urtarrilaren 19an Barakaldo Naturalak Hegoaldeko Tren Saihesbidea (HTS) proiektua gelditzeko sinadurak biltzen hasi zenetik, plataforma honek berme eta sostengu adierazpenak jaso ditu eten gabe. Izan ere, proiektu honek Bilboko Portutik etortzen diren merkantzia guztiak gure herriko berdegunerik handiena eta Gorostitza eta Kastrexanako landa auzuneak zeharkatzea ahalbidetzen du.

Hots, proiektu hau eta bere ibilbidea barakaldarrek ezagutzen duten neurrian, horien haserrea gero eta gorantzago doa, Euskal eta espainiar gobernuek gauzatu nahi duten egitasmo horrengatik. Era berean, ez guri, baizik eta Udaletxeari galdetzen diote ea zergatik ez duten lehenago egitasmo harren berririk jaso.

Datorren asteburuan, behin ere, azalduko dira alde batetik sumindura uholde hori, eta bestetik poliki-poliki, Barakaldoko auzune guztietatik harrotzen doan elkartasunaren bolada.

KartelaIgandean, martxoak 4, motor-martxa Barakaldotik.

Gurpilak marruskatzea eta kilometroak ibiltzea gustatzen omen zaie motorzaleei; baina bidaia guztietan helburu bat erdietsi nahi da. Motorzale talde honen kideek gure berdegunerik handiena zaintzea hartu dute helburutzat. Horregatik Barakaldo Naturalaren lanari beren bermea emateko, haiek eta haien makina ederrak gurekin egongo dira igandean.

Igandean, martxoak 4, udalerri honetako auzokide guztiek ikusi eta entzun ahal izango dituzte, herriko kaleetan, eguerditik aurrera, Zuhatzoko azoka egiten den lekutik abiatu eta Gorostitzako Bolatokian bukatuko dutela. Zer esanik ez; gure alderdi naturalak segur aski lardaskatuko dituen proiektu horren kontrako arbuioa adierazi nahi duten motorzale guztiak daude gonbidatuta.

Ibilbidearen amaieran Gorostitzako Birika Berdea Auzo Elkarteak motorzaleei eta ibiltariei abegi on emango, eta pintxo-pote bat eskainiko diete, indarberritzeko. Baita ere, Lomoken-Hoboken taldearekin goizeko musikaldia antolatu du, 13:15etik aurrera, gure mendiek osatutako eszenatoki naturala rockarekin betetzeko. Bukatzeko, eta beti blues erritmopean, bertan hartuko dugu elkar, gure natur guneen defentsaren alde.

…eta kontzertu gehiago.Kontzertuen kartela


Eta elkartasun uholdeak etenik ez duenez,  Barakaldoko Riojana Rock, eta El Tubo lekuen arduradunen bermea ere lortu dugu. Orduan, lehenengoak martxoaren 3an, Atómic Megalodon taldearekin, eta bigarrenak martxoaren 9an, Elortegi Anaiak-ekin bat egingo dute gure kanpainarekin #xBRKsinatzenDUT. Asko dira babes keinuak, eta elkartasun ahotsak,… askoz gehiago ere, sinadura xumeak… guztiek Errekatxoko harana babesteko HTStik. Eta uholde hau gorantz doa.

Lagun guztiei mila esker guztion ondarea denaren defentsan egoteagatik. Erakundeen bulegoetan daudenei, zera esango diegu: adi egon, eta entzun.

Gure landa auzuneak defenda ditzagun!

Gure berdegunea defenda dezagun!

Hegoaldeko Tren Saihesbideari EZ!!!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.