Barakaldo Naturala Hegoaldeko Tren Saihesbidearen aurkako mobilizazio berriak iragarri ditu Inprimatu
2018/02/13

Kalejira

Pasaden asteburuan Barakaldo Naturalak Hegoaldeko Tren Saihesbidearen aurkako sinadura bilketarekin jarraitu zuen eta sinatzeko gune ezberdinak jarri zituen, besteak beste Agate Deunan. Datorren asteburuan mobilizazio gehiago egingo ditu. Larunbatean auto-ilaran aterako dira eguerdiko 12:15ean Zuazoko azokatik. Igandean aldiz, kalejira bat egingo dute ordu berdinean aterako dena Bide Onera plazatik eta Bagatzan bukatuko dena, Herriko plazatik pasatu ondoren.

Kartela