Barakaldo Naturalak 2.500 sinadura lortu ditu Hegoaldeko Tren Saihesbidearen aurka Inprimatu
2018/02/08

Sinadura bilketa San Bizenten

Hiru aste pasa dira Barakaldo Naturalak, Hegoaldeko Tren Saihesbidearen aurkako sinadurak biltzen, hasi zenetik. Hiru aste hauetan 2.500 sinadura lortu ditu Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektua eten eta eztabaida prozesu bat irekitzea aldarrikatuz. Datozen egunetan sinadura biltzeko gune berriak jarriko dituzten: Agate Deunan, Herriko Plazan… Gainera bideo berri bat publikatu dute, bertan trenak izango duen ibilbideak eta honen eraginak non izango diren erakusten dute.

Sinadura bilketak:

  • Ostirala 9: Barakaldoko frontoian (Inauteriak direla eta).
  • Larunbata 10 Bide Onera Plazan (Inauteriak direla eta).
  • Igandea 11: Kastrexana eta Agate Deunako ur gordelekuetan.

alt=""