Barakaldo Naturalak #BNT17 ra etorri direnei, Hegoaldeko Tren Saihesbidearen eraginak azaldu die Inprimatu
2017/12/17

Kontzentrazioaren irudia

Gaur goizean, Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketaren finala aprobetxatuz Barakaldo Naturalak elkarretaratzea egin du BEC-en. Mobilizazio honen helburua final handira hurbildu direnei, Gorostiza eta Kastrexana zeharkatuko dituen Hegoaldeko Tren-Saihesbideak eragingo dituen kalteak azaltzea izan da. Zentsu honetan proiektuaren etetea aldarrikatu dute, besteak beste eztabaida publiko bat zabaldu eta herri galdeketa bat egiteko, proiektuaren inguruko erabakia herriak har dezan.

alt=""