Barakaldo Naturalak hegoaldeko Tren-Saihesbidearen ibilbidea eta ondorioak ezagutzeko ibilaldia antolatu du Inprimatu
2017/10/18

Sur ferroviaria

Barakaldo Naturalaren oharra:

Barakaldo Naturala Plataformak larunbat honetarako (urriak 21) ordezkari politikoek Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen marrazketa eta ondorioak ezagutzeko ibilaldi bat antolatu du. Gurekin EHUko irakasle bi eta ingurumen-aditu bat etorriko dira. Ibilbidearen erdian, goizeko 11:00etan, prentsaurrekoa egingo dugu Gorostizako Polikiroldegiaren aparkalekuaren ondoan (hesiaren parean dagoena).

Partaidetza baieztatu dutenak hauek dira:

Mikel Otero (EH Bilduren Legebiltzarkidea)
Jose Ramón Becerra (Equo/Elkarrekin Podemos-en Legebiltzarkidea)
Javier Busselo (Podemos-Ahal Dugu-en Azpiegituren Arduraduna)
Javier Seoane (PSE-EEren Azpiegituren Arduraduna eta Barakaldoko zinegotzia)
Ramón Sánchez (Euskadiko Equo-ren kobozeramailea eta Equo/Irabaziren zinegotzia Barakaldon)
Gorka Bueno (EHU)
David Hoyos (EHU)
Sergio de Juan (Equinoccio Natura)

Zuen komunikabidearen kide baten bat egoteko itxaropenez, aurretik eskerrik asko.