2017/10/18 |

Barakaldo Naturalaren oharra:
Barakaldo Naturala Plataformak larunbat honetarako (urriak 21) ordezkari politikoek Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen marrazketa eta ondorioak ezagutzeko ibilaldi bat antolatu du. Gurekin EHUko irakasle bi eta ingurumen-aditu bat etorriko dira. Ibilbidearen erdian, goizeko 11:00etan, prentsaurrekoa egingo dugu Gorostizako Polikiroldegiaren aparkalekuaren ondoan (hesiaren parean dagoena).
Partaidetza baieztatu dutenak hauek dira:
Mikel Otero (EH Bilduren Legebiltzarkidea) Jose Ramón Becerra (Equo/Elkarrekin Podemos-en Legebiltzarkidea) Javier Busselo (Podemos-Ahal Dugu-en Azpiegituren Arduraduna) Javier Seoane (PSE-EEren Azpiegituren Arduraduna eta Barakaldoko zinegotzia) Ramón Sánchez (Euskadiko Equo-ren kobozeramailea eta Equo/Irabaziren zinegotzia Barakaldon) Gorka Bueno (EHU) David Hoyos (EHU) Sergio de Juan (Equinoccio Natura)
Zuen komunikabidearen kide baten bat egoteko itxaropenez, aurretik eskerrik asko.
|