Publizitatea
Bannerra
Barakaldo Naturala: "Zer gertatzen ari da Errekatxorekin?" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/11/27

Barakaldo Naturala plataformak gaur eman duen prentsaurrekoan azken udal-hauteskundetarako kanpainan alderdi guztiek Errekatxo defendatu eta babestuko zutela hitzeman ondoren, oraindik ere inork zentzu horretan ez duela  beharrezko neurririk hartu salatu du.

Pasaden astean iritzi publikoaren aurrean Tellituko harrobian gertatu berri diren obrak salatu zituzten; barakaldarrok bertan zer gertatzen ari den jakin gabe jarraitzen dugu. Gaur inguru hau arriskuan jartzen duen eraso berri bat salatu nahi izan dute: kontrolatu gabeko zabortegi ilegala Las Julianas zonaldean.


2.008ko ekainaren 3an Ezpitsuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetza, IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa eta Barakaldoko Udalaren aurrean salaketa egin zuen, Las Julianasen, Arnabaleko kargalekuaren ondoan, kontrolik gabeko zabortegi ilegal baten agerpena adierazteko. Gune hau Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) arabera urbanizatu ezinezko lur gisa sailkatuta dago, Ingurumen Hobekuntzaren kalifikazio orokorrarekin eta Berreskuratu Beharreko Eremu Degradatuaren kalifikazio zehatzarekin. Halaber Ekosistemen Hobekuntzarako Eremu baten ondean dago.

Gure iritziz gertaera hauek ezin dira Instituzioen kontroletik kanpo geratu, leku honen berreskuratze eta hobekuntzarako etorkizuna hipotekatzen baitute.

Zabortegi hau ez da berria; Barakaldon Lindanoren zabortegiak deskontaminatu zirenean eta Argalarioko biltegia eraiki zenean eremu hau, non gaur zabortegia aurkitzen den, garbitu egin zen. 2.005etik hona behin baino gehiagotan salatu egin da. Salaketa honen ondorioz:

- Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak oraindik ez du inolako erantzunik eman.
- HIOBEk gertaera hauek Sailburuordetzari jakinaraziko zizkiola erantzun zuen.
- Eta Barakaldoko Udalak 2.008ko Uztailaren 15ko data duen dekretua eman zuen, salatutako gertaerak onartuz eta ondorengo erabaki hauek hartuz:

1.       Las Julianasen gertatutako zabortegiaren prestaketak –LUIS FUENTES SAN MILLÁN egindakoa beharrezko lizentziarik gabe– eta Errekatxon gertatutako obra materialen eta lurren metaketek zein isurketek –M. INFRACOMAN S.A.-k egindakoak BILGARDIR S.L. eta VILLAREJO obra-hondakinen garraiatzaileen laguntzarekin– hirigintza ordenari kalte egiten dienez, hau berrezartzeko espedienteari hasiera eman.

2.       Jabetzari zabortegia ixteko eta gainerako inplikatuei obra materialen eta lurren isurketak berehala gelditzeko agintzea. Honela ez izatekotan hilabetero behartzeko isunak jasan beharko dituzte. Isun hauen zenbatekoa jokaera klandestinoaren balorearen %10a edo 600 €-ko kantitate finkoa izango da.

3.       Interesatuei HAMABOST EGUNEKO epea eskaintzea nahi dituzten alegazioak egin ditzaten.

4.       Udaltzaingoari erabaki honen berri ematea, beteko dela bermatzeko.

Hala eta guztiz ere, zabortegiak funtzionatzen eta Udalak diktatutako dekretua betearazi gabe jarraitzen dute. Zeren zain egon behar dugu? Inguru hau guztiz galtzearen zain ala?

Barakaldo Naturalatik ez dugu etsiko: ERREKATXO  ERRESERBA NATURALA!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2020 Iraila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com