Publizitatea
Bannerra
[jan ta jabe] elikadura burujabetza jardunaldiak antolatuko dituzte Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko Kontsumo Taldeek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/03/20

jan ta jabe

[jan ta jabe] elikadura burujabetza jardunaldiak antolatuko dituzte Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko Kontsumo Taldeek Sestaoko Txirbilenea Kulturgunean apirilaren 4 eta 5ean. Elikadura burujabetzan urrats berriak emateko produktore eta kontsumitzaileen arteko harremanetan oinarritutako herri zein hiri sareak garatu beharra azpimarratu dute, bertoko baserrietako produkzioa hobetsiz nekazal negozioen multinazionalen kalterako. "Gure arteko elkarlana beharrezkoa da sare hauen finkapena bermatzeko, lan baldintza duin eta merezitako prezioak erabiliz, baserrien lana duinduz, eta bereziki emakume baserritarrentzat baztertzaileak ez diren harremanak ezarriz" azpimarratu dute.

 


Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterrietako kontsumo taldeen ustez, nahitaezkoa da hiri kontsumitzaile eta produktoreen arteko harremanak ikusarazten jardutea, baita gu kontsumitzaileon erabakien garrantziaz ohartzea ere. Jardunaldi hauek elikadura burujabetza ezagutarazteko antolatu dituzte. Aldi berean, arlo honetan askotariko ikuspuntuetatik lan egiten duten talde eta pertsonentzako topagunea izatea nahi dute, hala nola kontsumo taldeak, produktoreak, nekazal sindikatuak, desazkunde eta feminismo taldeak, denbora bankuak, energia, informazio, hazi bankuak, kooperatibak, eta abar.

ostiralean, apirilak 4
19.00 h.
Aurkezpen hitzaldia:
Mundu mailan dauden borroka ezberdinen ikuspegi zehatzak.
Paul Nicholson.

 


larunbatean, apirilak 5
10.00 h.
Aurkezpen txikiak:
Euskal Herriko eta bertoko esperientziak eta ekimenak.
14.00 h.
Bazkaria bertoko produktu agroekologikoekin.
6 euro.
Apirilaren 1erarte apuntatzeko:
janta Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko
16.00 h.
Lan taldeak:
Arlo honetako arazo eta irtenbideak.
18.00 h.
Lan talde amankomunean.
19.00 h.
Jardunaldien ondorioak.
21.00 h.
Kontzertua.
Txapa ta Pintura
* Jardunaldien bitartean txikiparkea egongo da

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.