Publizitatea
Bannerra
"BN"k Barakaldoko alderdi politikoei interpelazio zuzena egin die PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/16

Barakaldo Naturala herri plataformak mobilizazio berri bat burutu zuen aurreko larunbatean Barakaldoko Errekatxo auzoan.  Auzo hartan baserri-izaera azpimarratzeko egun baterako festa bat ospatzen zen bitartean, barakaldotar guztion aisia-toki natural hura "hondatzen duten ingurunearen kontrako eraso bortitzak" abiarazten ari direla salatu nahi izan zuten ekologistek. Euren esanetan: "Hobeto egongo litzateke urte osoan zehar leku honen garrantziaz jabetzea eta bere zaintzearen alde lan egitea". BN-k bertako auzokideen ehunka sinadura bildu zituzten mobilizazioan zehar.
Honatx Tele7 katekoek egindako bideotxoa egun horretan.
alt=""

Jarraian osoki jasoko dugun komunikatuaren bitartez, "Gerezien festa" antolatzen zuten erakunde desberdinen benetako asmoak zeintzuk diren argitu nahi izan dute Barakaldo Naturala-ko kideek:

Zeren atzetik dabiltza festa honen babesle batzuk?

txaletakBBK-k (Neinor) Gorostiza eta El Regato aldeko txaletak saldu nahi dizkigute, Bizkaiko gune naturalik ederrenean kokatuta daudela esanez. Esaten ez digutena da eremu hauek espekulatiboki masifikatzeaz gain, haien balore naturala desagertaraziz, txaletak "Super-Sur" eta Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen artean egongo direla, ondo-ondotik pasatzen dena. Saltzen diguten inguru naturala inguru hau urbanizatzen den momento beretik desagertzen da.

Eusko Jaurlaritzak Tellitu auzoa harrobia irekitzeko "Catálogo de Zonas Canterables del País Vasco" dokumentuan sartu du, harrobia irekitzeko aurretiko baldintza.

Barakaldoko Udala El Regatoz oroitu egin zen uholdeak edota "Super-Sur"-eko leherpenak gertatu zirenean?

Zabortegia Errekatxon
Pasaden 3an salatu genuen kontrolgabeko zabortegi baten existentzia Las Julianasen. Arnabaleranzko igoeran, mineralen kargalekuen ondoan, kamioiak harrobi honetara hel daitezen ebaki bat egin zaio mendiari. Zabortegi honetan biltzen ari diren materialen jatorria ezezaguna da, eta Ansio-Ibarretatik etortzekotan, lindane agertu zen lekutik, kutsatuta egon litezke. Plan partzial hau abian jarri zenean hogei bat kamioien tokialdaketa egoten zen zabortegi honetan.

Zabortegi honen aktibitatea orain dela urte batzuk hasi zen eta aurreko legegintzaldian jada salatu egin zen Udalan Amaya Fernández, PP-ko zinegotzia, Ingurugiro arduraduna zelarik. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arabera, zabortegia kokatzen den lekua berreskuratu beharreko eremu degradatu bezala kalifikatzen da, eta ekosistemen hobekuntzarako beste eremu baten aldamenean dago. Honelako egintzak kontrolatu egin behar dira, inguru hau berreskuratzeko eta hobetzeko etorkizuna bahitzen baitute. Zer egingo du Udalak honen inguruan? Noiz erantzungo dio salaketa honi?

Zer egingo du Barakaldo Naturalak egindako proposamenaren inguruan, eremu leku hau berreskuratua eta babestua izan dadin eta El Regato, Argalario, Sasiburu eta Gorostiza erreserba naturala deklaratzeko?

Udalean ordezkapena daukaten eta oraindik jarrerarik hartu ez duten alderdiek zer egingo dute?

Egin behar dena lan egitea da eta denon artean gure ondare naturala, hau da, El regato, Argalario, Sasiburu eta Gorostiza, babestu eta defendatzeko neurriak abian jartzea.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2020 Urtarrila 2021
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa