Zuazok aurkari zuzen baten bisita jasoko du bihar Lasesarren Inprimatu
Kultura
2018/02/09

Joaneko partiduaren irudia

Larunbat honetan Zuazo eskubaloi taldeak, Aula Valladolid taldea hartuko du Lasesarren, 19:00etatik aurrera. Bi taldeak aurkari zuzenak dira Europara joateko txartela ematen duten postuak eskuratzeari begira. Valladolid-ko taldea 4.portuan dago 22 punturekin eta Zuazo seigarrenean 5 puntu gutxiagorekin. Lehenengo itzuliko partidua berdintsua izan zen, partidua Aula Valladolidentzat izan zen gol bakarreko aldearekin. Zuazotarren entrenatzaileak nabarmendu du partidua irabazteko joaneko partiduan egindako akatsak zuzendu beharko dituztela.