Publizitatea
Bannerra
Ezkerraldea
Sestaoko EH Bilduk 900€ janarian entregatu dizkio elikadura-bankuari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/12/05

Sestaoko elikadura bankuari emandako janaria

Pasaden ekainaren 13rako Sestaoko gobernu taldeak ezohiko batzar batera deitu zituen udal taldeak, hilerriaren ondoan dagoen orubearen inguruan eztabaidatzeko. Gaiaren inguruan adostasunik ez zegoela eta horren ondorioz bilera oso gutxi iraungo zuela jakin arren EAJk bilerarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen. Azkenean bilera egin zen eta aurreikusita zegoen bezala 5 minutu iraun zuen. Iraupen laburregia izan arren zinegotziek dietak kobratzea erabaki zuten, 300€ zinegotzi bakoitzeko. EH Bilduk gogor kritikatu zuen jarrera hori, herritarrei adarra jotzea delako eta dietak jasotzeari uko egin zioten. Baina diru hori nora bideratuko zen ezin izango zutela kontrolatu ikusita, beraien hiru zinegotzien diruarekin (900€) herriko komertzioetan janaria erosi zuten, elikadura-bankuari emateko. EH Bilduk kolaboratu duten komertzio guztiei eskerrak eman dizkie.

 
Ezkerraldeko EH Bilduk Duintasun martxekin bat egiten du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/11/28

Martxen irudia

Ezkerraldeko EH Bilduko taldeak bat egin du bihar izango diren duintasun martxekin eta Sestaotik 10etan aterako den zutabearekin. Egoera sozio-ekonomikoa oso larria dela azpimarratu du eta espainiar estatuak zein europar batasunak inposatzen ari dituzten politika neoliberal eta zentralistak, Iruñeko eta Gasteizko gobernuen konplizitatearekin salatu ditu. EH Bilduren ustez sistema sozio-politikoa irauli behar da pertsonen beharren mesedetara egongo den sistema eraikitzeko eta erabakiak herritarren esku egon daitezen. Bide horretan langileriarekin eta eragile sozialekin batera lan egiteko konpromisoa berretsi du ezkerreko koalizio abertzaleak. Horregatik biharko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die herritar guztiei.

 
Portugalete impulsa la regeneración del Casco Viejo con el mercado como punto dinamizador PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/11/23

urbanismo

Vecinas y vecinos del Casco Viejo de Portugalete impulsarán en los próximos días un proceso de reflexión que desemboque en la revitalización urbanística y sociocultural del barrio por entender que "Este barrio ya no es la sombra de lo que fue, ni por supuesto, de lo que hoy podría ser". El vecindario pone buena parte de las expectativas en el mercado de abastos, cerrado e infrautilizado desde hace años. "Este podría ser el motor de diferentes proyectos que mediante la participación y gestión ciudadana y con un bajo coste, encamine el barrio al esplendor que nunca debió perder". Para ello han organizado una mesa redonda que tendrá lugar el próximo día 27 de Noviembre a las 19:30 en Santa Clara, para entre empezar a definir como construir un barrio y pueblo mejor, comenzando por devolver la vida al Mercado. En la iniciativa tomarán parte Tximini kolektiboa, Hiritik at elkartea, la urbanista feminista Ane Alonso y el iniciativa Koop 57.

 
Bizikletak konpontzeko tailerra antolatu dute La Kelo gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/11/20

bizitxoko

Azaroaren 22tik aurrera larunbatetan "Bizitxokoa" izeneko tailer berria indarrean jarriko dute La Keloko kideek Santurtziko gune autogestionatuan. Bizikleten autokonponketarako txoko bat izango da honakoa eta bertan euskarriak, eskuliburuak eta tresnak izango ditu eskuragai erabili nahi dituen edozeinek. Inaugurazio gisa, bizikletaren mekanika tailertxoa egingo dute larunbatean 18:00etan.

 
Nahia egi bihurtuta datorkigu "Adarrots" folk taldea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/11/16

adarrots

Zerekin alderatzen den kontuan hartuta, 10 urte, denbora tarte zabala edota segundo milesima baten pareko tartea izan daiteke. Bizkaiko Ezkerraldean sortu zen, Adarrots folk musika taldeak X. urteurrena bete berri duela ospatu asmoz, "Nahia egi bihurtzearen bidea" lan berria bat atera du kalera aurtengo urrian. Aipatutako lana autoekoizpen bat da, CD/ DVD formatuan 10 abestiz osatutako diska, 10 urte hauetan gertaturikoa azaltzen duen dokumentala (DVD) formatuan eta 40 orrialde inguruko liburuxka barnebiltzen duena. Promozio biraren hasiera, Gernikan abiatu zuten urriaren 10ean. Azaroaren 20an, San Bizenteko Clara Campoamor aretoan, Arratsaldeko 19:30tan eskeiniko dute ikuskizuna "Adarrots"-eko kideek.Trailerra barrualdean.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 Hurrengoa > Amaiera >>

47-orrietatik 50.a

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera