Publizitatea
Bannerra
Ezkerraldea
Lehen sorospen ikastaroa Mamarigako Kultur Etxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/03/04

Lehen sorospen ikastaroa

Mamarigako kultur etxeko jendeak eskaintza berri bat aurkeztu du datorren hilabeteari begira: Lehen sorospen ikastaroa. Ikastaroa Apirilaren 10ean 16:00etatik 20:00ak arte eta Apirilaren 11n 10:00etatik 14:00ak arte izango da. Mamarigako Kultur Etxetik ekimen honetan eta antolatzen dituzten gainontzekoetan parte hartzeko deia luzatu dute.

 
Ezkerraldeko LAB Martxoaren 14ko manifestazioarekin bat egiteko kontzentratu da Sestaon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/03/04

M14ko manifestazioa

Gaur goizean Ezkerraldeko LABek kontzentrazioa egin du Sestaoko udalaren aurrean, martxoaren 14ko manifestazioarekin bat egiteko. Manifestazio horretan Euskal Herriko Eskubide Sozialen karta aurkeztuko da, karta honen bitartez eraldaketa sozial eta politikoaren alde egin nahi dute eragile sozial eta sindikal ezberdinek. Manifestazioaren antolatzaileen helburua egun horretan, Euskal Herriko borroka guztiak biltzea izango da: langileriaren aldeko borrokak, eskubide sozialen aldeko borrokak, borroka feministak, ekologikoak… Manifestazioa 17:00etan aterako da Bihotz sakratutik.

 
ELA sindikatuaren aburuz, UTE CLECE-SELECTIA-k ez du Trapagako eguneko izenpetutako akordioa betetzen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/03/03

ela

Irudia: ELA sindikatua

ELA sindikatuak Trapagako Eguneko zentroan eta jubilatuen etxean aritzen diren langileen tentsio handia eta babes eza salatu berri du. 2014ko urriaren 2an BAOn argitaratu zen uztailaren 31n ELA sindikatuak eta CLECE-SELECTIA UTEak sinatu zuten kordioa. Sinaduraren ondorioz, Trapagaranen zegoen lan gatazka bukatutzat eman zen. Enpresako zuzendaritzak, bere kabuz, akordioa ez betetzea erabaki du sindikatuaren aburuz, "langileek behin eta berriro adostutakoa betetzeko eskatu dioten arren".

 
Denuncian mediante un cortejo fúnebre, el fallecimiento de los derechos sociales y sindicales PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/02/18

Cortejo funebre

Una vez más Ezkerraldea encabeza la lista de personas desempleadas en Euskal Herria. Según los últimos datos, Ezkerraldea tiene una tasa de personas desempleadas del 20%, 25.503 personas no tienen trabajo en la comarca. A este dato hay que sumarle que un 61% no percibe ningún tipo subsidio ni prestación. Una vez más vemos como Ezkerraldea sufre las consecuencias más duras de la actual situación socioeconómica. Los colectivos sociales y sindicales de la comarca denuncian que frente a esta situación social, la única respuesta de las diferentes instituciones son campañas de marketing y autobombo, mientras siguen aplicando recortes sociales. Por ello ayer se movilizaron en Sestao. En la movilización de ayer escenificaron el funeral de los derechos sociales y laborales, mediante un cortejo fúnebre que partió de la plaza del casco hasta las oficinas de Lanbide de la localidad.

 
Asteratean "Euskal bidea" aurkeztuko da Ezkerraldean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/02/15

euskal bidea

Pasa den urtarrilaren 24an, EHBilduk eta EHBai koalizioek, erabakitzeko eskubidea oinarri izanik, Euskal Herriaren independentzia helburu duen prozesu eratzailea abian jartzeko proposamena eskeini genion jendarteari. Proposamena jendarteratzeko ahaleginetan dabiltza eragileek eta horretarako, Ezkerraldean antolatu duten aurkezpenera gonbidatu dituzte herritarrak. Bertan, EHBilduko bozeramailea eta parlamentarioa den Hasier Arraiz izango da proposamenean sakondu asmoz. Hitzordua: Otsailak 17, asteartea, 19:00etan, Sestaoko Musika Eskolan.

Euskal Bidea proposamena

 
<< Hasiera < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 Hurrengoa > Amaiera >>

46-orrietatik 53.a

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera