Publizitatea
Bannerra
Ezkerraldea
Herrialde Katalanekiko elkartasuna adierazteko kalejira egingo du Ernaik Mamarigan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/06

EH PPCC Independentzia

Ezkerraldeko Ernaik, kalejira aldarrikatzailea egingo du ostegun honetan (Irailak 7) Mamarigan, Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko. Mobilizazioa gaueko 21:30ean aterako da Arkotxa txosnatik. Azken aldian ikusten ari gara nola estatuaren mehatxuak eta erasoak, Kataluniako prozesu independentistaren aurka, areagotzen ari diren. Honen aurrean Ezkerraldeko Ernaik Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko deia luzatu du.

 
Kabiezesek ligako azken froga Irabazi zuen eta Burdin Gazteak ligako garaipena gauzatu zuen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/04

ORTUELLAREN GARAIPENA

Pasaden larunbatean bukatu zen Trapagaranen Bizkaiko harrizulatzaileen liga, emozioz beteriko froga batekin. Burdin Gazteak ligako garaipena gauzatu zuen, baina inor espero ez zuenean, Kabiezesek froga eraman zuen. Froga osoan zehar Trapagarango Aldai Alde eta Ortuellako Burdin Gazteak taldeek borrokan egon ziren. Etxekoek indartsu atera ziren, sailkapen nagusiko 3 barrenoen arteko aldea murriztu naian. Baina ortuellarrak ez ziren atzean geratu eta bien arteko borroka bizia izan zen. Azkenean Ortuellarrak aurretik geratu ziren, 13 barreno eta 6,5 zentimetrorekin. Baina alde oso txiki batekin; 2,5 zentimetrokoa.

 
Larunbatean Trapagaranen erabakiko da harrizulatzaileen ligako txapelduna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/31

Burdin gaztea

Larunbat honetan arratsaldeko 19:30tatik aurrea, jokatuko da Trapagaranen 2017ko harrizulatzaileen ligako azken froga. Bertan erabakiko da nork eramango duen aurtengo txapela. Sailkapeneko lehenengo tokian, Ortuellako Burdin Gaztea taldea daukagu 89 barreno eta 2,5zm-ko markarekin. Bigarren tokian larunbatean etxean jokatuko duen taldea daukagu 86 barreno eta 10,6zm-rekin. Liga osoan zehar, lehia bizia bizi izan dugu bi taldeen artean sailkapeneko lehenengo bi postuetan. Burdin Gaztearen aldeko gutxi gorabeherako 3 barrenoko aldea dagoen arren, ez dezagun ahaztu Aldai Alde etxean jokatzen duela. Beraz ikusi beharko dugu zer gertatzen den.

 
Ezkerraldea presente egongo da arratsaldean Kontxako banderaren sailkapen estropadan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/31

San Juan pasaden urteko estropada irabazi ondoren

Gaur arratsaldeko 17:30tatik aurrera hasiko da Donostiako La Kontxa estropadan parte hartzeko sailkapen estropada. Euskal Herriko arraun froga garrantzitsuena iraileko lehenengo bi igandeetan jokatuko da eta bertan egoteko 14 txartel jokoan izango dira arratsalde honetan, 7 emakumeentzako eta beste 7 mutilentzat. Donostiako traineruek beraien presentzia ziurtatuta daukate.

 
Denuncian que el viernes se produjo una agresión sexista en Sestao PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/28

Erasorik ez erantzunik gabe

El grupo feminista de Sestao Emari ha denunciado que el pasado viernes a la noche, una joven de Sestao sufrió una agresión sexista cuando volvía a casa por parte de dos varones. Por suerte la joven consiguió defenderse y dos mujeres acudieron en su ayuda. Emari ha denunciado esta agresión y han reivindicado la autodefensa y el apoyo mutuo para hacer frente a las agresiones sexistas. Han recalcado que “de camino a casa quieren ser libres, no valientes”. Por otro lado, el ayuntamiento de Sestao también ha denunciado esta agresión y ha convocado una concentración para mañana martes, a las 19:00 en la plaza del Kasko.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

3-orrietatik 43.a

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera