Publizitatea
Bannerra
Ezkerraldeko traineruek bihar bilatuko dituzte Kontxako estropadarako txartelak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/08/28

Bihar jokatuko da Donostiako ureetan, La Kontxako estropadan egoteko sailkapen jardunaldia, emakumeetan zein gizonetan. Kategoria bakoitzean, 7 txartel egongo dira jokoan, Donostiarrako traineruek zuzen joango baitira anfitrioi delako. Ezkerraldeak hainbat ordezkari izango ditu. Emakumeetan Kaiku izango dugu, lehenengo zazpiren arten borrokatzen. Borroka interesgarria izango dugu azkenengo txartelak eskuratzeko eta argi dago sestaoarrak bertan egongo direla Mutiletan aldiz gure eskualdeko traineruen artean Santurtziko Sotera eta Zierbena faboritotzat hartu ditzakegu, ligan ikusi dugunaren arabera. Kaiku 7.tokiaren gatik borrokan egongo dela esan dezakegu, Ondarru eta Caborekin denboraldiaren emaitzen arabera. Baina aurreikuspen eta denboraldiaren emaitza guztien gainetik kontuan izan behar dugu hau Kontxako estropada dela eta Donostiako ureetan edozein gauza gerta daiteke. Beraz traineru guztiak uretara sartu beharko dira, argi izanda ez daukatela ezer irabazita eta asko dutela galtzeko.

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera