
Portugaleteko Oroituz elkarteak, Asturiesen sortu den Tiraña en la memoria, dantza ikuskizuna ekarriko du Portugaletera, larunbat honetan otsailak 16. Emanaldia El Carmen Ikastetxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Dantza ikuskizun honek ikuslearen arreta harrapatuko du, zalantzak eragin eta historiaren gainean, gure historiaren gainean, jakin-mina areagotu. Oroituz elkarteak, urteak daramatza memoria historikoa lantzen eta urtero helburu ezberdinak finkatzen ditu. Aurten helburuetako bat, memoria historikoa gazteengana hurbiltzea da: haiekin hausnarrean sakontzeko gu sortu gaituen iraganaz - horren parte baikara- eta memoria kolektiboaren garrantzia eta beharra aitortzeko.
alt=""
Oharra:
Badira urte batzuk Oroituz Elkartean lanean gabiltzala Memoria berreskuratu nahian, egia, justizia eta ordaina lortzeko ahaleginetan.
Gure elkartean urtero helburu batzuk betetzea proposatzen dugu eta, aurten, horietako bat da gure lana gazteengana hurbiltzea, haiekin hausnarrean sakontzeko gu sortu gaituen iraganaz - horren parte baikara- eta memoria kolektiboaren garrantzia eta beharra aitortzeko.
Jende gaztearengana iristeko badakigu haien interesekin eta gustuekin bat egiten duten ekitaldiak aurkeztu behar ditugula eta aukera erakargarriak eskaintzen saiatu behar garela eta uste dugu, zintzoki, oraingo honekin lortu ere egin dugula: Tiraña en la Memoria , Asturiasen sortu den dantza ikuskizun honek ikuslearen arreta harrapatuko du, zalantzak eragin eta historiaren gainean, gure historiaren gainean, jakin-mina areagotu.
Elkarte eta kolektibo soziala garen aldetik zuen hedabideak ekitaldi hau ezagutzera ematea da gure helburua eta eskaera, eta hau ikuskizunak bere baitan duen balore artistikoagatik, bere mezu pedagogikoagatik eta bere izaera aintzindaria eta inspiratzaileagatik Gure ustez, lan hau Portugaleten aurkeztea aukera bakana izateaz gain plazer handia izango da beronekin gozatzea.

|