Ezkerraldeko eragile sozial eta sindikalek bat egin dute La Navalen aldeko manifestazioarekin Inprimatu
2018/11/28

Datorren larunbatean La Navaleko langileek manifestazioa egingo dute, Bilboko Bihotz Sakratutik aterako dena arratsaldeko 18:00etan. Mobilizazio honen helburua ontziolaren itxiera posiblea salatzea izango da. Ezkerraldeko eragile sozial eta sindikalek bat egin dute manifestazioarekin gaur goizean egin duten prentsaurrekoan, La Navalen itxierak eragin handia izango duelako eskualdean: ontziolako langileetan, azpikontratetako langileetan eta orokorrean gizarte osoan. Sestaoko ontziolaren itxiera, eskualdean egin diren politiken adibide bat dela aipatu dute, suntsipen industrialean oinarritu direnak zerbitzuen ekonomiaren mesedetara. Ekonomia mota honek lan baldintzak prekarioak bultzatzen dituela gaineratu dute. Horregatik desindustrializazioaren aurkako neurriak aldarrikatu dituzte.

alt=""

Prentsa oharra:

La Navalaren etorkizunaren aldeko apustua Euskal Herri eta batik bat, Ezkerralderako estrategikoa delako

Ezin dugu onartu 2005 arte enpresa publikoa izandakoa eta mende bateko bizitza duen enpresa enblematikoaren desagertzea.

Bailarak hamarkadetan zerbitzu alorraren mesederako pairatzen ari den industria gabetze geldiarazi behar dugulako.

Prozedura horrek gutxieneko baldintza duinak suntsitu eta merkataritza, komunikazio, atsedenerako... alorretan sortzen diren enplegu prekarioak ( lanaldi partzialak, 660 € lan sariak...) sortzen ditu

Egun, La Navalek gaurkotasuna badu ere bailaran amaigabeko hondamendia jasaten ari garelako
Hor daude PRODUCTOS TUBULARES; mahai gainean aldi baterako EEE bat duelarik; TECUNI 40 lanpostu galtzeko mehatxuarekin...

Enpresa bat ixteak bere langiletik harago, komarka osoan eragiten duelako.

Azpikontratetako plantillek muturreko egoera bizi dute eta beste sektore batzuk ere industria- birmoldaketa eta -eraispenaren ondorioak pairatzen dituzte . La Navalen kasuan 177 langile dira ontziolarako zuzenean lan egiten dutenak, baina funtzionamendu normalduan  2000 langilek lan egiten dute azpikontratentzat.  

Erakundeek kea baino ez dute saltzen.
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bailarako udalen konplizitatearekin sustatutako BASQUE INDUSTRY 4.0 ospetsuak eta Larrialdirako Plangintzak ez diote mesederik egin Ezkerraldeari, are gehiago, enpresa eta zerbitzuen pribatizazioa bezalako neurri neoliberalak ezarri dituzte.

Erantzunbeharrak exijitzen ditugu.
Murueta Ontziolek eta Ingeteamek, enpresaren erantzuleek, La Naval-aren likidazio planteatzera eraman dituzten arrazoiak azaldu behar dituzte.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ezkutatzeari utzi  eta La Navalen geroa bermatzeko zer egingo duten azaldu behar dute. Ez du hitz-erdika eta sasiegitan ibiltzen balio, La Navalen aktiboak lortzeko eskaintza egiteko garaia  da.

Suntsipenerako EEE berehala bertan behera uztea exijitzen dugu. EEEa ezarriz gero La Navalek berea egin du. Zuzeneko 177 lanpostu eta zeharkako  beste 2000 behin betiko desagertuko dira.

Ezkerraldeko industria plangintza batek La Navalen defentsa aktiboa egin , funts publikoa sartu , kontrol publiko zuzena bermatzeko BIRPUBLIFIKAZIOA  eta ontziolaren  aktibitateari eta , beraz bere enpresa laguntzaileenei,  jarraipena  eman behar dio bai ala bai.

Errekuperazio ekonomikoaz mintzatzen zaizkigu,  baina hemen, Ezkerraldean, gero eta langabezia,pobrezia eta jendarte bazterkeria  handiago ikusten dugu herri eta auzoetan.

Abenduaren 1ean kalera irtengo gara, La Naval Ez Itxi!! oihukatzera; ontziolaren alde egiten dugulako eta jakin badakigulako nolakoa uhin hedakorra sortuko duen horrelako enpresaren itxierak.

EZKERRALDEKO GIZARTE-ELKARTEAK ETA SINDIKATUAK:
Berrio-Otxoak; Emakumeen Aholkularitza Zentroa, Argitan; Portugaleteko Gizarte Eskubideen Bulegoa; Santurtziko DSBEren Informazio Gunea; ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT eta CNT.