Publizitatea
Bannerra
Ezkerraldeko Sarek presoen afera konpontzeko momentua dela aldarrikatuko du larunbatean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/09/25

Manifaren aurkezpena

Maiatzaren 4ko egun historikoaren ondoren; konponbidea, elkarbizitza eta bakearen aldeko pauso berriak emateko unea dela aldarrikatu du Sarek. Bide honetan gatazka eragindako ondorio ezberdinak konpondu behar direla adierazi du eta horien artean presoena. Horretarako hainbat neurri aldarrikatzen ditu Sarek, salbuespen egoerarekin bukatzeko: urrunketarekin bukatzea, larri dauden presoen askatasuna, europar legealdia dion bezala , bi estatutako zigorren batuketaren aplikazioa eta lehen graduen aldaketak. Aldarrikapen hauek kaleratzeko Sarek hainbat mobilizazio egingo ditu datozen asteetan. Irailaren 29an Ezkerraldeko Sarek manifestazioa egingo du  Sestaon 13:30tatik aurrera. 12:45 martxa bat egongo da Portugaleteko San Roque plazatik. Mobilizazio honek eskualdean arlo ezberdinetan lan egiten duten hainbat pertsonen atxikimendua jaso du.

alt=""

Prentsa oharra:


Dagoeneko inork ezin uka dezake: konponbiderako, elkarbizitzarako eta bakerako unea da. Pasa den maiatzaren 4an bizitako egun historikoaren ostean, parez pare ireki zaigu hainbeste sufrimendu sortarazi duen ziklo luze honi amaiera emateko aukera, elkarrekin lan eginez, elkarri begiratuz, elkarri entzunez, ditugun adostasunei lehentasuna emanez eta elkarrekin bidea eginez.

Etorkizunari begira jarri nahi dugu, eta horretarako iraganetik datozen oinaze eta min guztiak sendatzea ezinbestekoa da. Bide honetan izan diren eta diren biktima guztiek merezi dute egia, memoria eta erreparazioa. Norabide horretan sakondu behar dugu. Herritar gisa, guztioi dagokigu ardura hau geure egitea, guztiok merezi baitugu elkarbizitzan eta bakean oinarritutako jendarte batean bizitzea.
Oraindik bada, ordea, sufrimendua sortzen jarraitzen duen auzi bat, askatu beharreko korapilo bat. 282 euskal preso daude euren senideengandik ehunka edo milaka kilometrora urrunduak. Espetxean dauden pertsona hauek euren eskubideen jabe izan arren, oraindik ere salbuespen- neurriak ezartzen zaizkie, Espainiako zein Europako legedien aurka doazenak, eta, presoa ez ezik, senideak, bereziki haurrak eta adin nagusiko pertsonak ere zigortzen dituztenak.

Bakean eta adiskidetuta bizi den jendarte batekin amesten dugunok giza eskubideen errespetuak batzen gaitu. Jakin badakigu adiskidetzea prozesu konplexu bezain beharrezkoa dela, urratsez urrats eraikitzen joango dena. Zentzu honetan, egungo espetxe-politika aldatzea ezinbestekotzat jotzen dugu, eta horretarako behar beharrezkoa da guztion bultzada eta konpromisoa.

Lau lehentasun hauek dira, bereziki, lehen bait lehen konpondu beharrekoak:
•    Urruntzea. Asteburu oroz ehunka senide ehunka kilometro egitera behartzen dituena.
•    Larriki gaixo dauden presoak. Egun gutxiko bizia geratu aurretik, gaixorik dauden presoek behar bezala artatzeko eskubidea dute, hemen eta orain.
•    Europako Legediak dioen moduan, bi estatutako zigorren batuketaren aplikazioa.
•    Lehen Graduen aldaketa. Euskal presoek, lehen graduan betetzen dute zigorraren %100, eta hori legearen kontra doa.

Espetxe-politika hau iraganean kateatuta dago eta ez-ohiko lege batean oinarritzen da. Guk etorkizunera begira jartzeko garaia dela uste dugu. Gure ondorengoentzat guri aurrekoek utzi zigutena baino etorkizun hobea eraikitzeko aukera dugu esku artean. ETA desagertu den honetan, ez dugu sufrimendu gehiago sortzen duen politikarik nahi.

Korapiloak askatzeko unea da, elkarbizitzarako unea. Urteetan sortutako gizarte-arrakalak elkarrekin sendatzeko unea. Batu ezin izan garenok batzeko unea da. Orain presoen auzia konpontzeko unea da.
Gaur hemen batu garenok ORAIN PRESOAK dinamikari babesa ematen diogun Ezkerraldeko herritarrak gara. Guztioi dei egiten dizuegu, gure ametsarekin bat egiten baduzue, hurrengo asteetan antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko. Lehena hemen bertan izango da, Sestaon, irailaren 29an, larunbata, 13:30ean Kasko plazatik abiatuta. Halaber, urriaren 20an Donostiako kaleak txiki uztera animatzen zaituztegu.

AtxikimenduakSUSTATZAILEAK

- Xabier Aburruzaga. Musikaria.
- Fernando Alonso. ELAko sindikalista.
- Iratxe Alonso. Senidea.
- Eder Alvarez. Politologoa, Barakaldoko zinegotzia.
- Idoia Anzorandia. Bertsolaria.
- Ibon Azofra. Arcelorreko enpresa komiteko kidea.
- Iholdi Beristain. Dantzari, abeslari eta aktorea.
- Arkaitz Buron. Herrikoloreko kidea.
- Nagore de las Cuevas. Dantzaria, koreografoa, dantza maistra.
- Nati Cuevas. Sestaoko militante sozialista.
- Alfre Elgezabal. Kazetaria.
- Iñigo Espiña. Musikaria.
- Eba Ferreira. Athleticeko jokalari ohia.
- Andoni Flores. Pintorea eta eskultorea.
- Iker Gil. Kabiezeseko kultur sustatzailea eta harrizulatzailea.
- David Gonzalez "Dabitxu". Berriotxoakeko kidea.
- Eleder Gonzalez. Pelotaria.
- Irati Gonzalez. Bilgune Feministako kidea.
- Aitor Gorostizaga. Euskara irakaslea.
- Fernando Iglesias. Sestao kantariko kidea.
- Iban Lantxo. Kazetaria eta euskara irakaslea.
- Jose Luis Korta. Kaiku AKEko kirol zuzendaria.
- Patxi Laborda. Musikari, koreografo eta dantzaria.
- Endika Lahaine, Sortzailea.
- Miren Matanzas. Irakaslea.
- Oskar Matute. EHBilduko diputatua Madrilen.
- Jose Manuel de Pablos. Podemos Euskadiko kidea.
- Koro Mendieta. Kazetaria.
- Iratxe Mier. ELA Ezkerraldea-Kadaguako koordinatzailea.
- Arkaitz Pascuas. Dantzaria, koreografoa, dantza maisua.
- Marta Peña. Sareko kidea.
- Aitor Perez. DJ Kanaky.
- Carlos Sáez. LABeko sindikalista Prácticos Bilbaon.
- Raúl Sáez. CD Santurtziko presidentea.
- Aitor Unanue. Si Se Puedeko zinegotzia Santurtzin.
- Amaia Urkijo. Euskara irakaslea.
- Iñaki Urkijo. Euskara irakaslea.
- Imanol Urtiaga. EHBilduko zinegotzia Santurtzin.
- Peio de Vega. Arraun entrenatzailea.
- Marijose Vieites. Senidea.

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera