Publizitatea
Bannerra
Aldai Aldek etxeko proba eraman zuen eta Kabiezesek aldiz liga PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/09/03

Harrizulatzaileak

Pasaden larunbatean bukatu zen 2018ko harrizulatzaileen liga. Urtero bezala ligako azken proba Trapagaranen jokatu zen, beti bezala giro aparta batekin. Berdintasuna nabaria izan zen, lehenengo minutuetan ematen zuen, lehia Errekatxo, Burdin Gaztea eta etxeko taldeen artean egongo zela. Baina azken minutuetan Piratak eta Kabiezes taldeek ikustatuta zuten lana azaleratu zuten eta ikusi zen talde guztiak oso parekatuta zeudela. Azkenean garaipena Aldai Alderentzat izan zen. Trapagarango taldeak Kalabozori eskaini zion garaipena, aurten harria utziko baitu. Horregatik proba bukatu ondoren harrizulatzaile guztiek omenaldia eskaini zioten.

Beste alde batetik, Trapagarango proba liga erabaki zuen baita ere, Kabiezesera joan zena. Azken urteetan ate joka geratu dira eta aurten erregularrena izatea lortu du Santurtziko taldeak.

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera