Publizitatea
Bannerra
Kaikuk Bizkaiko traineruen txapelketa irabazi du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/07/12

Kaiku

Atzo jokatu zen Lekeition, Bizkaiko traineruen txapelketa eta garaipena Kaikurentzat izan zen. Sestaoarrek erabateko nagusitasuna erakutsi zuten estropada osoan zehar eta Deustorekiko 19 segundoko abantailarekin heldu ziren helmugara. Hirugarren postuan Lea-Artibai bukatu zuen. Egun historikoa izan zen atzokoa Kaikuko neskentzat, atera berri baitute trainerua eta jokatzen duten Bizkaiko lehenengo txapelketan garaipena eraman dutelako. Klubetik pozik agertu dira eta etorkizun oparoa izan ahal dutela uste dute.

 

Mutiletan aldiz garaipena faboritoak eraman du: Bermeo. Zierbena bigarren postuan heldu zen. Ezkerraldeko gainontzeko taldeen emaitza honakoa izan zen: Santurtziko Itsasoko Ama 5.postua, Kaiku 7.na eta Portugalete azken postuan heldu zen helmugara.

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera