Publizitatea
Bannerra
Igande honetan hasiko da emakumezkoen traineru liga Portugaleten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/16

Bihar hasiko da emakumezkoen traineru liga berria, emakumeen traineru elkarteak antolatua. Liga hau, aurreko urteetan Gipuzkoako federazioak antolatzen zuenaren oinordekoa da. Lehenengo estropada, sailkapenari begira puntuagarria izango ez dena, Portugaleten jokatuko da igande honetan; ekainak 17 11:30tatik aurrera, jokoan Portugaleteko XXXVII. bandera egongo da. Ezkerraldeak Kaikuren ordezkaritza izango du. Sestaoarrekin batera: Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra, Hernani, Hibaika, Hondarribia, Orio, San Juan, Tolosaldea, Deustu, Lea Artibai, Lapurdi eta Kantabriatik Colindres parte hartuko dute ligan. Estropada zuzenean ikusi ahal izango de ETBko lehenengo kanalean.

Beste alde batetik emakumeen ligarekin batera, mutilen ARC 1 liga hasiko asteburu honetan Portugaleten baita ere. kasu honetan bandera bi jardunalditan jokatuko da. Gaur larunbata erlojuaren aurkako estropada egongo da 12:00etatik aurrera. Bihar emakumeen frogaren ondoren, estropada normala jokatuko da txanda bakoitzean 4 traineruekin. Bandera irabazteari begira bi jardunaldietako denborak kontuan hartuko dira baina ligako sailkapenerako, bakarrik hartuko da kontuan igandeko jardunaldia, gaurkoa ez baita puntuagarria. Ezkerraldeak ordezkari bakarra izango du: Portugalete. Jarrillerarekin batera Euskal Herriko beste 9 arraun elkarte egongo dira ARC 1 ligan: Arkote, Deustu, Getaria, Hibaika, Lekittarra, Lapurdi, San Juan, Zarautz eta Zumaia. Kantabriak aldiz bi ordezkari izango ditu: Astillero, ACT ligatik jaitsi berria eta PedreƱa.

Kartela

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera