Publizitatea
Bannerra
EH Bilduk Babcock zaharraren lursaila industriarako berreskuratzea proposatu du, Amazoni saldu beharrean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/27

Babcok

EH-Bilduren oharra

Iker Casanovaren iritziz, Ezkerraldeak behar duena ez da Amazon gisako enpresa bat. Eskualdeak industria aurreratuaren aldeko apustua behar du, inbertsioak erakarriko dituzten lurzoru industrialak berreskuratzea.

Babcock Wilcox enpresak Trapagaranen okupatzen zuen 100 hektareako lursaila berreskuratzea eta birgaitzea eta bertan industria aurreratua garatzeko eskaintzea. Horixe da gaur EH Bilduk Legebiltzarrean Jaurlaritzari egin dion eskaria, eta, ildo berari jarraituz, galdegin dio lurzoru horiek ez birkalifikatzeko eta Amazon bertan instalatzeko hipotesia baztertzeko, “enpresa hori famatua baita mundu osoan zehar bere lan baldintza prekarioak direla eta”. Izan ere, Babcock zaharraren lursaila birkalifikatzea aztertzen ari dira instituzioak Amazonen sarrera ahalbidetzeko, horrek lanpostuak sortzea ekarriko lukeelakoan. Casanovak, baina, gezurtatu du hori, Amazonek automatizazio prozesu bati ekin behar diolako ezinbestean.

EH Bilduko legebiltzarkideak salatu du Babcockek okupatzen zuen lursaila guztiz abandonaturik dagoela, nahiz eta lurzoru estrategikoak izan litezkeen Ezkerraldean enpresa berrien integrazioa sustatzeari begira. Haren esanetan, “eskualdeak industria aurreratuaren eskutik egin behar du aurrera, baina horretarako Babcockenak bezalako lursailak berreskuratu eta merkaturatu behar dira; ahalegin berezia egin behar da kalitatezko enplegua sortuko luketen inbertsioak erakartzeko”.

Casanovaren iritziz, zentzugabea da guztiz Babcocken lurzorua abandonaturik egotea eta aldi berean Jaurlaritza Abanto mendian parte teknologiko bat sortzea aztertzen egotea. “Urbanizaturik ez dagoen zonalde bat artifizializatu nahi dute eta aldi berean funtzio hori bete lezaketen bestelako zonaldeak abandonaturik dituzte”.

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera