Publizitatea
Bannerra
Larunbat honetan hasiko da Ortuellan Bizkaiko harrizulatzaileen ligako 20.edizioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/11

Harrizulatzaileen liga

Urtero bezala, Ortuellako jaietan hasiko da Bizkaiko harrizulatzaileen liga. Lehenengo froga hau larunbat honetan, maiatzak 12, jokatuko da 19:30tatik aurrera. Aurten 6 taldek parte hartuko dute ligan: Aldai-Alde Taldea (Trapagaran), Burdin Gazteak Taldea (Ortuella), Errekatxo Taldea (Barakaldo), Kabiezes Taldea (Santurtzi) eta Piratak Taldea (Arratzu). Azken urteetan ikusitakoaren arabera Ortuella eta Trapagarango taldeak faboritoak izan daitezke liga irabazteko eta ikusi beharko ea Kabiezesek azken pausoa ematen duen, txapela nagusiagatik borrokatzeko. Baina ezin ditugu ahaztu Errekatxo eta Piratak. Beraz denboraldi lehiakorra izango dugu uda osoan zehar. Gaineratu behar dugu aurtengoa 20.liga izango dela.

KartelaPrentsa oharra:


Datorren larunbatean, maiatzaren 12an, Ortuellan Harrizulatzaileen Bizkaiko Ligako Txapelketaren lehenengo proba burutuko da.

Aurten ligan harrizulatzaileen bost taldek parte hartuko dute:
-    Aldai-Alde Taldea (Trapagaran)
-    Burdin Gazteak Taldea (Ortuella)
-    Errekatxo Taldea (Barakaldo)  
-    Kabiezes Taldea (Santurtzi)
-    Piratak Taldea (Arratzu)

Orain arte hau da konfirmatuta dugun egutegia:
-    Maiatzak 12, larunbata, Ortuella. Otxartaga plazan, 19:30ean.   
-    Ekainak 9, larunbata, Gallarta (Abanto-Zierbena). Dolores Ibarruri plazan, 19:00etan.   
-    Ekainak 24, igandea, Muskiz. San Juan plazan, 18:30ean.   
-    Irailak 1, larunbata, Trapagaran.  Txosnaguneko plazan, 19:30ean.

Barakaldo, Santurtzi, Gernika eta Bilboko probak konfirmatzeke daude oraindik. Konfirmatzerakoan abisatuko zaituztegu eta datak zehaztu.

Beraz, ligako lehenengo proba aste honetan burutuko da, Maiatzaren 12an, Ortuellako Otxartaga plazan arratsaldeko 7:30ean.   

Proba hauetan, herri kiroletako modalitate honetako emakume eta gizonezkoen arteko elkarlana ikusteko aukera izango duzue.

Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:

http://www.harrizulatzaileak.net

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera