Publizitatea
Bannerra
3.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Portugaleten Gure Esku Dagok antolatutako herri-galdeketan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/05/07

Herri galdeketa portun

Irudia: Gure Esku Dago Portugalete

Atzo herri galdeketak egin ziren Araba, Bizkaia eta Nafarroako hainbat herritan. Ariketa honen bitartez, Gure Esku Dagok erabakitze eskubidearen aldarrikapena plazetara atera zuen. Horien artean, Ezkerraldeko lehenengo galdeketa egin zen Portugaleten. 3389 lagun parte hartu zuten ekimenean, “Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa aske erabakitzea?” galderari erantzunez. Eguna jai giroan ospatu zen eta bozketaz aparte kale animazioa eta bestelako ekimenak egon ziren Portugalete girotzen.

Emaitzak:


Bozkak/Votos: 3389
Bai/Si: 3333 (%98,38)
Ez/No: 44 (%1,30)
Zuriz/En blanco: 8 (%0,24)
Baliogabeak/Nulos: 4 (%0,09)
Parte-hartzea/Participación: %8,3

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera