Sestaoko Mendieta Kultur Elkarteak sagardo eguna ospatuko du Maiatzaren 13an Inprimatu
2018/05/02

Sestaoko sagardo eguna

Mendieta Kultur Elkartearen oharra:

Sagardo Egunaren 16. edizioa ospatzen du Mendieta Kultur Elkarteak Sestaon, maiatzaren 13an. Aurten, San Pedro Plazan izango da eta Totx-a!  "Ongi Etorri Errefuxiatuak" gonbidatutako plataformaren eskutik izango da.  Goizetik azoka eta jai-giroaz gozatzeko aukera izango dute Sestaora hurbiltzen diren pertsona guztiek. Herri-azokan, besteak beste, zurezko artelanak, euskal produktuak, eskuz egindako panpinak, arropa, ogia eta pastela, baita landareak ere.

11:30ak aldera, "Ongi etorri errefuxiatuak" plataformak Txotx-a! egingo du, eta Sestaoko Arriskugarri Dantza Taldeak ohorezko aurreskua eskeiniko die, Izan ere, jaialdia honen bitartez Ongi etorri errefuxiatuak kolektiboaren izana eta beharra balioan jartzea da kultur elkartearen helburua.

Ondoren, kultur elkarteak antolatzen duen Saltokia zabalduko da: bertan, egun honetako edalontzia erosteko aukera egongo da, baita makailu-tortilla eta pintxoak ere. Kupelan, sagardoa, prest eta hotz, etorriko diren guztientzat.

13ak aldera, Jantokia irekiko da, non bazkaltzeko aukera egongo da nahi dutenentzat.

Egun osoan zehar, musika eta kale-animazioa egongo da plazan.

Kartela