Publizitatea
Bannerra
Aurten Santurtzin ospatuko den Ibilaldiak, abestia dauka jada PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/09

Santurtziko ibilaldiaren aurkezpena

Aurtengo Ibilaldia Santurtzin ospatuko da Maiatzaren 27an, Bihotz Gaztea ikastolaren eskutik. Gaur goizean aurtengo edizioaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dute. Ze Esatek taldeak eta La Basu rap abeslariak egin dute kanta, Sustrai Kolinak egindako letrarekin. Abestian euskararen aldeko mezuaz aparte Santurtziko elementu sinboliko ezberdinak aipatzen dira: Serantes mendia, sardinerak… Bideoklipa Santurtziko portuan eta Bihotz Gaztea ikastolan grabatu da, ikastolako ikasle, guraso eta langileekin batera.

Gaurkoan aurtengo leloa aurkeztu dute baita ere: Taup. Ikastolaren irudiarekin, esanahiarekin, ilusioarekin, grinarekin eta pasioarekin bat egiten duelako erabaki dute lelo hau. Bihotz Gaztea ikastolak 1995.urteko Ibilaldia antolatu zuen ere bai eta 23 urte beranduago errepikatzea erabaki dute hainbat helburuekin. Alde batetik proiektu ezberdinak martxan jartzeko dirua lortu nahi dute. Beste alde batetik euskara Santurtzi bultzatzea eta herriko beste eragileekin elkarlana sendotzea.

alt=""

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera