Santurtziko portuko langileek kontzentrazio bat egin dute atzoko lan istripuaren aurka Inprimatu
2018/01/18

Kontzentrazioa portuan

Gaur eguerdian, sindikatuek deituta, kontzentrazio bat egin da Santurtziko portuan atzoko lan istripua gaitzesteko. Istripuaren ondorioz portuko langile batek, bizitza galdu zuen eta gaur langileek kalera atera dira istripua salatu eta hauei aurre egiteko neurriak aldarrikatzeko. Beste alde batetik arratsalde honetan, Santurtziko herri mugimenduak beste mobilizazio bat egingo du herrian, langilea santurtziarra baitzen. Hitzordua 19:00etan izango da Santurtziko parkean.