Santurtzi kalera atera da azken eraso sexistaren aurka Inprimatu
2018/01/14

Kontzentrazioaren irudia

Pasaden ostiralean Ertzaintzak 54 urteko gizon bat atxilotu zuen, adingabeko neska bat sexualki erasotzeagatik Santurtzin. Egun berean Santurtziko udalak 5 minutuko kontzentrazioa antolatu zuen, udaletxe aurrean. Gaur eguerdian Santurtziko mugimendu feministak beste kontzentrazio bat egin du eta dozenaka santurtziar kalera atera dira eraso sexista hau gaitzestera.