Publizitatea
Bannerra
Gure Esku Dagok Ezkerraldeko lehenengo herri-galdeketa egingo du udaberrian Portugaleten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/31

Portugaleteko gure esku dago

Datorren udaberrian Portugaleteko Gure Esku Dago taldeak herri galdeketa egingo du, erabakitze eskubidea aldarrikatzeko. Herri galdeketari babesa emateko, pasaden ostiralean argazki erraldoia egin zuten Portugaleteko udaletxearen aurreko eskaileretan. Ekimen honetan 300 lagun inguru parte hartu zuten erabakitze eskubideari sostengoa emanez. Udaberriko galdeketa, azken lan urteetan egindako lana, eztabaida, hausnarketa eta kontzientziazioaren emaitza da. 2.600 portugaldar sinatu dute herri galdeketaren alde eta Gure Esku Dagok jatorri ideologiko, soziala eta eskarmentu ezberdinetako 40 lagunez osatutako talde motorra eratu du, ekimena aurrera eramateko.

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera