Sarek sakabanaketaren aurkako aldarrikapena Ezkerraldeko kaleetara atera du Inprimatu
2017/12/30

Manifestazioaren irudia

Ezkerraldeko Sarek eskualdeko manifestazioa egin du Portugaleteko kaleetan, dispertsioaren aurka. Aurretik zutabe bat atera da Sestaotik Portugaletera, mobilizazio orokorrarekin bat eginez. Azken hamarkadetako gatazkaren ondorioak gainditzeko ahalegin kolektibo bat behar dugula azaldu du Sarek, oraindik pauso asko emateko geratzen direla azpimarratuz: Besteak beste euskal preso, errefuxiatu eta iheslari politikoen eskubideen urraketa eta sakabanaketarekin bukatzea. Azkenik urtarrilaren 13an Sarek Bilbon egingo duen manifestazio nazionalean parte hartzeko deia luzatu du.

alt=""

Sareren oharra:


Euskal Herriak azken hamarkadetan bizitako biolentzia ezberdinek ahalegin kolektibo bat egitera garamatzate, bestela faltsuki eta bermerik gabe itxiko bailitzateke urteetako sufrimendu eta konfrontazioa.

2011ko urrian, ETAk bere jardun armatua uzteko erabakia hartzeak bakean eta Konponbidean urrats garrantzitsua ekarri zuen. 2017ko apirilean, erabaki hori berretsi zuen, armagabetzea gauzatuz.
Zalantzarik gabe, garai berri baten aurrean gaude; bakegintzan, elkarbizitzan, Giza Eskubideen errespetuan eta Konponbidean urratsak ematea exijitzen duen garai berrian, hain zuzen ere. Eta aurrera begirako lan hori euskal jendartearekin batera egin nahi dugu.

Hori dela eta, SAREk zera adierazi nahi dio euskal jendarteari; ez gaitezen konformismoan eta autokonplazentzian geratu. Oraindik urrats asko emateke daude; bai biolentziaren biktima guztien errespetuari dagokienez, baita euskal presoen Giza Eskubideen errespetua exijitzeari dagokionez ere.
Ezin ahaztu dugu Ezkerraldeko errealitatea. Euskal Presoen Politikoen Kolektiboko eskualdeko 12 kidek kondena betetzen dute bataz beste etxetik 700 bat kilometrora, eta horiekin batera iheslari eta deportatu bana daude:

‚Äʬ†¬† ¬†Barakaldoko Egoitz Coto, Granadan, herritik 810kmra; Karmelo Lauzirika, Castell√≥ de la Planan, herritik 622kmra; Bittor Franco, Huelvan, Barkaldotik 948kmra.
‚Äʬ†¬† ¬†Santurtziko Jon Gonzalez, Val√®ncian, 655kmra; Lander Maruri, Palencian, herritik 267kmra; Aitor Herrera, Pontevedran, sorterritik 657kmra, Asier Rodriguez, Granadan, Santurtzitik 816kmra.
‚Äʬ†¬† ¬†Portugaleteko Unai Bilbao, Granadan, hemendik 814kmra; Aitor Fresnedo, Jaenen, 724kmra; I√Īaki Alonso, C√≥rdoban, Portugaletetik 785kmra; Asier Uribarri, Zaragozan, bere herritik 354kmra.
‚Äʬ†¬† ¬†Fernando Alonso Sestaoarra, Pontevedran, herritik 659kmra.
‚Äʬ†¬† ¬†Joxe Angel Urtiaga¬† Santurtziarra, Kuban deportatua, herritik 7.000kmra.
‚Äʬ†¬† ¬†Eta Santurtziko iheslaria.

Hau da, soilik presoen senide eta lagunek, izan motxiladun ume edo guraso adindun, astero 15.430 kilometro egin behar dituzte gertukoak bisitatu ahal izateko.
Arrazoi nahikoa dira, beraz, adostasunetara iritsi eta kaleak betetzeko, konponbidean eta elkarbizitzan urratsak eman daitezen bultzatuz.

Urtarrilaren 13an hitzordu garrantzitsua dugu Bilbon, urteroko errutina baino gehiago izan behar duena, estatuak mugiarazteko baliatu behar dugu bertan bilduko den energia guztia, abenduaren 9an, orain hiru aste eskas, sentsibilitate askotako milaka lagunek Parisen egin bezala.
Animo bada, lanera, kalera! Ezkerraldean prest gaude!