Publizitatea
Bannerra
Lan duina eta bizi duinaren aldeko ekimen ibiltaria Ezkerraldera heldu da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/30

Lan eta bizi duina Sestaon

Gaur goizean heldu da Lan duina eta bizi duinaren aldeko dinamika ibiltaria Ezkerraldera, Sestaora zehazki, egoera sozioekonomiko okerrena duen Euskal Herriko herrietariko bat. Ekimen honen bitartez LABek prekarietatearen aurkako eta bizi zein lan duinaren aldeko aldarrikapenak Euskal Herriko eskualde ezberdinetara eramaten ari ditu. Gaur Sestaon, Ezkerraldeko industriak jasan duen suntsiketa salatu dute, baita gaur egungo enporesena La Naval, General Electric eta ACB... Ekimenean horma bat egin dute eskualdean itxi diren enpresa ezberdinen izenekin. Ondoren lehertu dituzte, ezkerraldeko industriaren egoera irudikatuz. Arratsaldean mahai inguru bat antolatu dute.

LABen oharra:

LABen ekimen ibiltaria, “Lan duina, bizi duina” lemarekin Euskal Herri osoa zeharkatzen ari dena, Ezkerraldean gelditu da gaur. Hain zuzen ere, Sestaon, Eusko Jaurlaritzaren industria politika eza salatu dugu, eta industria politika eza hori estaltzeko Eusko Jaurlaritzak propaganda ekitaldiak bakarrik egiten dituela. Azken adibidea pasa den asteko Basque Industry 4.0 kongresua izan da. Salatu nahi dugu propaganda honen guztiaren atzean dagoen industriaren benetako errealitatea oso larria dela. Arduragabekeria itzela da Eusko Jaurlaritza egiten ari dena industriaren egiturazko arazoaren aurrean.

Saltzen ari diren ke guzti honen atzean, GENERAL ELECTRIC, GAMESA SIEMENS, ARCELOR MITTAL, CEL TALDEA, EDESA INDUSTRIAL, XEY, LA NAVALeko AZPIKONTRATETAko eta beste hainbat enpresetako langileak daude.

Eta gainera;
• Espainiako lan erreformaren bidez enpresa ehuna txikitzen ari dira multinazionalak, nahi dutena egin dezakete.

• Industriak egiturazko arazoak ditu, balio erantsian lehiatu beharrean kostuetan lehiatu nahi duelako, prekarietatearen bidez. “Basque” izena jarriko diote baina Espainiako eredua da.

• Enpresen deslokalizazioak ematen ari dira, eta erabakiguneak kanpora ateratzen ari dira, geroz eta gehiago dira kanpoko funtsen esku dauden enpresak.

• Aberastasuna ez da banatzen: inoizko irabazi handienak biltzen ari diren garaietan, lotsagarria da negoziaketa kolektiborako eskubidea ukatua egotea industriako langile askorentzat. Irabaziak eta prekarietatea gora doaz, baina inbertsioak eta aberastasunaren banaketa behera.

Eusko Jaurlaritzak, eztabaida publikoari bide eman gabe, alde bakarrez hurrengo 5 urteetako industria plana onartu du. Guk uste dugu gauzak beste era batetara egin litezkeela, 10 neurri jasotzen dituen dekalogo bat proposatzen du LABek, bestelako industria politika bat egingarria dela frogatzen dutenak. Hortaz, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu bertan behera uzteko multinazionalentzat egin duen bere industria plana, “PREKARIETATEA 4, INDUSTRIA 0” plana, eta eztabaida ireki dezala eragile guztien artean.

Euskal Herriak etorkizunean izan beharreko industriaren eztabaida ematea eragile eta sindikatu guztien parte-hartzearekin beharrezkoa da. Baina ez dago horretarako borondaterik.

Tapia, Rementeria, propaganda gutxiago eta industria gehiago!

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera