Publizitatea
Bannerra
Ibon Iparragirreren askatasuna eskatzeko mobilizazioa egin dute Sestaon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/29

Kontzentra Sare Sestao

Kolaborazioa: Sare Sestao

Atzo, larunbata eguerdian, dozenaka lagunek katea egin zuten Sestaoko udaletxe aurrean, Ezkerraldeko Sarek deituta, Ibon Iparragirre Ondarroako presoaren muturreko egoera salatu eta preso gaixo guztiak berehala askatzeko eskatzeko.

Mobilizazioan irakurritako testua:

"Ezin dugu gorrotoak eta mendekuak legalitatea eta demokrazia ordezka dezaten utzi. Eta Ibon Iparragirrerena horren adibide garbi da; Ibonek espetxean jarraitzen du bere osasun egoera larria izan arren eta gainera berarekin batera bere senide eta lagunak zigortzen dituen urruntze politika aplikatzen zaio. Iboni mendekuan oinarritzen den espetxe politika aplikatzen zaio.

Giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu hemen, pertsona orok, presoak barne dituzten eskubideak errespetatuak izatea hain justu eta guztiz kezkagarria da horren kontrako jarrera mantentzea.
Egun desarmatua dagoen erakunde bateko kide izatea leporatuta dago preso Ibon Iparragirre, beraz, ez dago berrerortze aukerarik. Bai espainiar Kode Penalak zein Espetxe Arautegiak aurreikusten dituzte hainbat artikulu Ibon eta gaixo larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko presoen egoera krudelari amaiera emateko.

Arau horien arabera eta dagokion mediku txostenarekin, Ibonek hirugarren gradua jaso behar luke arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik. Eta baita justiziagatik ere, halaxe adierazten baitu Espetxe Araudiko 100.4 artikuluak edo 91.3ak, preso baten bizitza arriskuan bada kaleratua izan behar duela dioen artikuluak. Espainiar legediak argi dio; Ibonek tratamendu duina jasotzeko eskubidea du eta tratamendu hori espetxetik kanpo jaso behar du.
Ibonek beraz, legeak ezarritako baldintzak betetzen ditu, baina gaur gaurkoz espetxean darrai eta ondorioz heriotz arrisku bizian da.

IBON ETA GAINONTZEKO PRESO GAIXOAK ETXERA!"

Bestalde, Sarek hurrengo asteetarako deialdi batzuk gogoratu nahi ditu:

- Hurrengo ostiralean, 20:00etan pintxo eguna egingo da Sestaoko Ekintza tabernan.
- Larunbatean bertso bazkaria Portugaleteko Merkatuan, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia bertsolariekin. Asteazkena izango da tiketak erosteko azken eguna. Sarrerak salgai daude Argalarion (Barakaldo), Branka (Itzubaltzeta), Taxka 3 (Mamariga), Casa Vicente eta Larrun (Portugalete) eta Ganetzan (Sestao).
- Azaroaren 11n, eguerdiko 12etan Basauriko kartzela eta osasun zentroaren artean giza katea, preso gaixoen berehalako askatasuna eskatzeko.

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera