Publizitatea
Bannerra
Ongi Etorri Errefuxiatuak kontzentrazioa egin du Arrintzen, Bilboko portuak errefuxiatuekiko duen jarrera salatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/22

Kontzentrazioaren irudia

Gaur goizean, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak  kontzentrazioa egin du Getxoko Arrintze kirol portuan. Kontzentrazio honen bidez, hamarka pertsonek: Bilboko Portuak errefuxiatu eta giza eskubideen aurka duen jarrera salatu nahi izan dute. Alde batetik salatu dute, Bilboko Portutik, Saudi Arabiara bideratutako armak bidaltzen direla. Saudi Arabia giza eskubideak urratzeagatik hamaika salaketa dituen arren, adibidez Yemenen zibilen aurka egiten dituen bonbardaketak. Beste alde batetik, Santurtziko portuan eraikitzen ari diren horma salatu dute. Horma hau errefuxiatuen ihesa saihesteko erabili nahi dute, adibidez Santurtzitik bidaltzen diren armetatik ihes daudenak. Bilboko Portuaren jarreraz aparte, Urkullu salatu dute baita ere.

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera