Publizitatea
Bannerra
Santurtziko Marimatraka talde feministak, jaietan eman diren eraso sexisten inguruan hausnartzeko deia luzatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/12

Jaiak gauak gureak dira

Marimatrakaren oharra:

Bukatu dira dagoeneko Ezkerraldeko auzo eta herrietako jaiak, eta tamalez, asko izan dira jasotako eraso sexistak. Kaleak,  denon gozamenerako gune askeak izan beharko luketeenak, emakumeon kontrako biolentzia eta eraso sexistez beteak egon dira.     Ondorioz, ezinbestekoa da uda honetan gertatutakoaren aurrean hausnarketa egitea.

Mugimendu Feministan urteak daramatzagu jai eredu aske eta erasorik gabekoak exijitzen eta horretarako lan egiten. Gauez zein egunez, danok dugulako jaietaz gozatzeko eskubidea.     

Aurten Santurtziko zenbait jai batzorde eraso matxisten kontrako urratsak ematen hasi dira, denok bide berean lanean ari garenaren seinale da hauxe bera.  

Zentzu honetan jai batzordeek bidea hasi izanaz pozten gara.  Hala ere, hamaika izan dira jasandako erasoak.     

Honi erantzuna eman nahian Ezkerraldeko herri eta auzoetako kaleetara atera gara eraso matxisten aurka aldarri ozen bat egitera. Nazkatuak gaude egunerokotasunean jazarpen sexistak pairatzeaz. Sistema patriarkal honek, botere gabe, espazio publikotik baztertuak, ikusezinak edota objektu sexual moduan nahi gaitu, baina ez du lortuko.  

Gutako bat erasotua denean denok gara erantzule denok garelako erasotuak. Erasoak modu kolektiboan baino ezin baititugu ulertu, bada garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko eta ERASO SEXISTARIK EZ leloa errealitate bilakatu dezagun.  

Bizi, dantzatu, paseatu, jan, txortan egin, lan egin, adierazi, edan bakarrik edo lagunekin, nahi dugunarekin, edozein ordutan edo espazioetan, finean libre izan nahi dugu.  
GORA BORROKA FEMINISTA!!!

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera