Publizitatea
Bannerra
Ezkerraldea Antifaxistak, faxismoaren aurka mobilizatuko da urriaren 12an Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/09

Herri erantzuna

Ezkerraldea Antifaxistak, mobilizazio bat deitu du urriaren 12rako Barakaldon, faxismoaren aurka. Estatuaren erasoak, langile klasearen aurka areagotu direla salatzen dute; Katalunian, Murtzian, Euskal Herrian… baita ere eraso faxistak. Eraso hauek onartzen ez dituztela azpimarratu dute eta hauei erantzuteko deia luzatu dute, kalea herritarrenak direla aldarrikatuz. Urriaren 12ko hitzordua arratsaldeko 18:00etan Anaien Parkean izango da, hispanitatea eta arrazarik ez, lelopean.

KartelaPrentsa oharra:

Estatuak langile klasearen aurkako erasoak areagotu ditu: Catalunya, Murtzia, Euskal Herria... baita faxisten erasoak gure eskualdean: Perikoren murala eta kaletako margoketak Barakaldon.

Ezkerraldea osora U-12an kalera ateratzeko dei egiten diogu.
Kaleak gureak dira, eraso hauek ez ditugu onartzen, Herri bezala erantzun sendo bat eman behar dugu.

Ezkerraldea eta Euskal Herria antifaxistak eta langilegoak beti
Urriaren 12an, HISPANITATEARI ETA ARRAZARI EZ! 18:00etan Barakaldoko Anaien Parkean.

Barakado geltokia, Elkano irteera.

ERASO FAXISTEN AURREAN, HERRI ERANTZUNA!

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera