Publizitatea
Bannerra
Kontseiluak eta Gure Esku Dago lanpostu bat eskaini dute Ezkerraldearako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/07/26

Euskaraz bizi

Kontseiulak eta Gure Esku Dago elkarteek, egitasmo potente bat martxan jarri nahi dute, urtarrilaren 15ean egingo duten zozketa bat. Egitasmo hau aurrera eramateko hainbat lanpostu eskaini dituzte, horien artean bat Ezkerraldeari begira. Bi eragileek, komertzial perfila duen pertsona bilatzen dute: baita euskalduna, militantea, konfiantzazkoa… dena eta Ezkerraldea ondo ezagutzen duena. Lanpostua hilabete baterako gutxi gora behera izango da eta 1.200€ soldata eskaintzen dute.

Informazioa:

- Gure Esku Dago eta Kontseilua, elkarlanean, egitasmo bat lantzen ari
gara.

- Datorren urteko Urtarrilaren 15ean egingo den zozketa batez hitz
egiten ari gara (Urteberriko Zozketa deritzana).

- 2 eragileontzat –eta herri honentzat espero dezagun!- garrantzi
handiko egitasmo bat da.

- Hori dela eta, tamainaz heldu nahi diogu erronkari.

- Horretarako, besteak beste, boletoak banatuko dituzten komertzialen
sare bat antolatzera goaz.

- Ezkerraldea lantzeko pertsona bat behar dugu.

- Behar dugun profila: komertzial izaera minimo bat duen pertsona bat
(harremanetarako aproposa dena, kalean lan egiten dakiena edota
gustatzen zaiona, saltzailea…), konfiantzazkoa, militantea,
fundamentuzkoa, euskalduna, Ezkerraldea minimoki ezagutzen duena…

- Lan baldintzak:

* Kontratua.

* 1200€ garbi.

* Irailaren 2. astean hasi eta Urriaren erdialdean amaitu (gutxiago ez
bederen).

- Aurkezten diren hautagaiekin lan elkarrizketak egingo dira (ahal bada
Abuztuaren lehen astean) eta horren bueltan erabakiko da nor
kontratatzen den.

- Lanean hasi aurretik (Irailaren lehen astean edo) guztiak bilduko
ditugu eman beharreko azalpen eta euskarri guztiak emateko.

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera