Publizitatea
Bannerra
Portugaleteko Sarek Euskal presoei buruzko erakusketa antolatu du Portugaleten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/16

Sakabanaketaren aurkako merkatua

Abenduaren 17tik 22ra euskal presoei buruzko erakusketa bat egongo da ikusgai Portugaleteko merkatuan, Sarek antolatuta. Bertan sakabanaketari buruzko argazki galeria, presoen eskulanak eta sakabanaketari buruzko erreportaje bat ikusi ahal izango ditugu. Erakusketa astean zehar irekita egongo da arratsaldeko 18:00etatik 20:30ak arte. Asteburuan goizez ere egongo da zabalik 12:00etatik 14:30ak arte. Hortaz aparte, abenduaren 22an bideo-solasaldi bat egongo da 19:30etatik aurrera. Sarek ekimen hau zabaltzeko deia luzatzen dio jendarteari.

Portugaleteko Sareren oharra:

SARE PORTUGALETEk,alde zaharreko Merkatuan erakusketa ederra ikustera zatozela gonbidatzen zaitu.

Bai, SARE Portugalete Taldeak presoen eskulan sorta ederra erakutsiko du bertan, baita bideo emanaldia eta solasaldia ere barnean (asteratean 22an, 19.00etan).

Badakizu SARE preso,iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko eta baita ere larriki gaixorik dauden presoen egoera konpontzeko mugimendu herritarra dela. Sakabanaketa honek presoentzako eta bereziki euren familientzat suposatzen duen sufrikarioa agerian uztera dator erakusketa hau.

Eta zera gustatuko litzaiguke zeuri eskatzea: etorri Merkatura, ikusi eskulanak eta zeuren lagunen eta ezagunen artean zabal ezazu ekimen honexen berri, ahalik eta jende gehien hurbiltzeko.Hurbil zaitez guztion artean harriak mugitzeko!!

Mila esker eta MUGITU HARRIAK !

KartelaKartela

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera