Publizitatea
Bannerra
Euskal Herria
Kaikuk 7.tokian bukatu zuen La Kontxako lehenengo jardunaldian PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/09/03

Kaiku

Atzo jokatu zen Donostiako uretan La Kontxako banderaren lehenengo jardunaldian. Bertan Kaiku izan genuen. Sestaotarrek 7.tokian bukatu zuen: 11:06:76 denbora egin ondoren. Donostiarrak 6.denbora egin zuen 11:06:66 eta bostgarren tokian Hibaikak bukatu zuen 5-6 segundoko aldearekin. Beraz lehia polita espero da, hiru traineru hauen artean sailkapeneko bostgarren tokia eskuratzeko. Estropadako denbora hoberena San Juanentzat izan zen 10:41:66. Jarraian Galizako Riveira (10:47:76) eta Orio (10:48:86). Batelerek bideratuta daukate bandera baina adi egon beharko dira, datorren igandean edozein gauza gertatu daitekeelako.

 
Gure Esku Dagok La Vueltaren erakusleihoa erabili nahi du erabakitze eskubidea aldarrikatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/09/03

Gure esku dago

Irailaren 12n La Vuelta Euskal Herrira etorriko da. 17.etapa izango da eta Getxon emango diote hasiera, Oiz mendian bukatzeko. Ibilbidearen parte bat Barakaldotik pasako da. Gure Esku Dagok deia luzatu ibilbidean zehar erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapena zabaltzeko: “Libertad es decidir, etorkizuna gure esku dago” modu baketsu eta alai batean.

 
AEKk Korrika 21eko bideoklipean parte hartzeko deia luzatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/07/11

AEKk datorren Korrikaren prestakuntzekin jarraitzen du eta edozein Korrikaren elementu garrantzitsuenetako bat bideoklipa. Korrika 21eko bideoklipa irailaren 11n, 13an eta 17an grabatuko da eta AEKk bertan parte hartzeko jendearen bila dago. Perfil eta adin ezberdinetako jendea nahi dute. Parte hartu nahi dutenek mezua bidali beharko dute, Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikora. 2019ko Korrikak apirilaren 4an hasiko du bere ibilbidea.

 
LAB denuncia que Bilbao no es una Ciudad de Acogida y el Ayuntamiento no tiene ninguna voluntad para afrontar esta realidad PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/07/04

Errefuxiatuen aldeko ekimena

Nota de LAB

La situación que están viviendo las personas migrantes y refugiadas que están llegando a Euskal Herria, y especialmente a Bilbao, es totalmente inadmisible. Ante la llegada de estos grupos, la implicación y el apoyo de los organismos públicos está dejando mucho que desear. Por lo tanto, cuando hablamos de colapso, no es porque haya llegado un número significativo de personas migrantes y refugiadas, sino porque no se han articulado dispositivos suficientes para hacer frente a esta situación. LAB quiere denunciar tajantemente estos hechos.

 
Mungiak Euskadiko harrizulatzaileen txapelketa hartuko du datorren igandean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/06/28

Harrizulatzaileak

Datorren igandea uztailak 1, Euskadiko harrizulatzaileen txapelketa jokatuko da Mungian eguerdiko 12:30ean Aurelio Artetxe plazan. Txapelketan 6 taldek hartuko dute parte: Aldai-Alde Taldea (Trapagaran), Burdin Gazteak Taldea (Ortuella), Errekatxo Taldea (Barakaldo), Gallarta Taldea (Abanto Zierbena), Kabiezes Taldea (Santurtzi)eta Piratak Taldea (Arratzu).

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

3-orrietatik 307.a
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable