2008/06/20 |
 Azken garaietan Euskal Herriko hainbat eta hainbat udaletan espainiar ikurra jarria izan da. Bilbon, esaterako, EAJk eta udal hauteskundeetara Aralarekin batera aurkeztutako IUk auzitegien espainiarraren inposaketaren aurrean men egin eta apirilaren 4an udaletxeko fatxadan jarri zuten. Bai Euskal Herriari ekimena Ikurriñaren defentsan herritarren babesa eta atxikimendua biltzen hasia da. Webgune bat jarri dute abian sinadurak jasotzeko. |
2008/06/20 |
 Mamarigako Kultur Etxeko lagunek hurrengo astelehenerako San joan gaua dela eta Eki Eguna ospatuko dute musika eta festa artean. Hauxe duzue egun horretarako egitaraua: 19:00etan Dantzaldia egongo da Patxi Perezen eskutik Honekin batera parrillada egongo da indarrak hartzeko 21:30ean Kultur Etxeko perkusionista eta musikariek Tinbaladari ekingo diote, denok gerriak astin ditzagun. Geroxeago SUA piztuko dugu eta Sustraiak elkarteak egindako Pitxiritxia erreko dugu!!. Hortik aurrera bakoitzari bururatzen zaiona. Baina kontuan hartu hurrengo egunean lanera joan behar dela!!. Mamarigako Kultur Etxea Autogestioaren bidez!! |
2008/06/18 |
Badator Nafarroa Oinez 2008! alt="" |
2008/06/17 |
Frantziako Gobernuak Konstituzioaren bigarren artikulua aldatzeko asmorik ez izan arren, laster lege proiektu bat aurkeztuko du eta "eskualde hizkuntzak errespetatzeko prest" agertu da. Akademiaren ustez, "identitate nazionalaren kontrako erasoa" litzateke. |