Milaka emakumek parte hartu dute, #SaldaBadago jardunaldi feministetan Inprimatu
2019/11/04

Euskal Herriko mugimendu feministak, bere 5.jardunaldiak egin ditu asteburu honetan Durango, #SALDABADAGO lelopean. Hiru egunez, milaka emakume bildu dira feminismoaren inguruan eta etorkizunari begira dituzten erronkei buruz: eztabaidatzeko, hausnartzeko, formakuntzan sakontzeko… Mobilizazio eta elkartasun ekimenak egin dituzte baita era eta nola ez aisiak eta kulturak bere tokia izan dute. 125 ekimen baino gehiago izan dituzte gai ezberdinak lantzeko: indarkeria matxista, sexualitatea, abortua, militantzia eredua… Ekimen guzti hauek jardunaldien helburuei erantzun diete, hauek izan direnak: hausnarketa kolektiboan sakontzea, talde feminista ezberdinen artan elkar ezagutza eta beraien artean sareak sortzea. Lotura honetan, Ecuador Etxeako lagunek jardunaldietan egin duten sekulako lana ikusi ahal izango dugu.