Auzitegi gorenak zigor gogorrak ezarri die Altsasuko gazteei, hasierakoak murriztu dituen arren Inprimatu
2019/10/09

Gaur esagutu ditugu espainiar estatuko auzitegi gorenak, Altsasuko gazteei ezarri dizkien zigorrak. Aurreko zigorrak murriztu dituen arren, handiak izaten jarraitzen dute eta gazte gehienek kartzelan jarraitu beharko dute. Gauzak horrela: Ohian Arnanz 9 urte eta erdira zigortu du, Jokin Unamuno eta Adur Ramirez 8 urte eta erdira, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea 7 urte eta erdira, Aratz Urrizola 4 urte eta bi hilabeteetara, IƱaki Abad 3 urte eta erdia eta Ainara Urkijo urte bat eta erdira.

Gazteen senitartekoek haserre eta triste azaldu dira sententziaren aurrean, justua ez dela izan argi utziz. Amaia Izko abokatuak epaiketa justu bat ez dutela izan salatu du eta ikusi beharko dute beste instantzia batzuetara joaten diren honen aurrean. Euskal Herriko zein nazioarteko eragile politiko eta sozial ezberdinek gogor kritikatu dute baita ere sententzia hau. Bestetik mobilizazioak iragarri dira, Euskal Herria osoan. Barakaldoren kasuan, bihar urriak 10 kontzentrazio bat egingo da Bide Onera plazan 19:30tatik aurrera.