Ehunka pertsona atera dira Bilboko kaleetara MTVren baloreak salatuz Inprimatu
2018/11/03

Larunbat honetan ehunka pertsona Bilboko kaleetara atera dira MTVaren aurka, Piztu Bilbao Itzali MTV lelopean. MTVk kapitalismoan, kontsumismoan, patriarkatuan, inperialismo kulturalean… oinarritutako eredu soziala bultzatzen duela salatu dute. Beste alde batetik instituzioen jarrera salatu dute, kapitalaren mesedetara dagoen hiri ereduaren alde egiteagatik, MTV sariak bide horretan kokatzen direla gaineratu dute. Mobilizazioaren bukaeran tentsio uneak egon dira Ertzaintza eta Udaltzaingoekin.

Hiru pertsona udaletxearen balkoira igo dira MTVaren aurkako pankarta bat zintzilikatzera. Momentu horretan poliziek hiru pertsona horiek atxilotzen saiatu dira baina manifestariak udaletxeko eskailerak okupatu dituzte eta atxiloketak ekidin dituzte. Ekintzaileak jaistea lortu dutenean, poliziek atzera egin dute eta ekitaldia aurrera egin du. Baina Ertzaintzaren patruila ugari eta hiru furgoneta gerturatu dira. Momentu horretan gazte bat atxikitu eta furgonetan sartu dute. Minutu batzuk pasatu ondoren aske utzi dute.

alt=""