Kaikuk 7.tokian bukatu zuen La Kontxako lehenengo jardunaldian Inprimatu
2018/09/03

Kaiku

Atzo jokatu zen Donostiako uretan La Kontxako banderaren lehenengo jardunaldian. Bertan Kaiku izan genuen. Sestaotarrek 7.tokian bukatu zuen: 11:06:76 denbora egin ondoren. Donostiarrak 6.denbora egin zuen 11:06:66 eta bostgarren tokian Hibaikak bukatu zuen 5-6 segundoko aldearekin. Beraz lehia polita espero da, hiru traineru hauen artean sailkapeneko bostgarren tokia eskuratzeko. Estropadako denbora hoberena San Juanentzat izan zen 10:41:66. Jarraian Galizako Riveira (10:47:76) eta Orio (10:48:86). Batelerek bideratuta daukate bandera baina adi egon beharko dira, datorren igandean edozein gauza gertatu daitekeelako.



Mutiletan bandera Hondarribia eta Zierbenaren artean egongo da, segundo bateko aldearekin, bigarren jardunaldian. Beraiekin batera Santurtziko Sotera eta Cabo galiziarrak arituko dira ohorezko txandan.