Gure Esku Dagok La Vueltaren erakusleihoa erabili nahi du erabakitze eskubidea aldarrikatzeko Inprimatu
2018/09/03

Gure esku dago

Irailaren 12n La Vuelta Euskal Herrira etorriko da. 17.etapa izango da eta Getxon emango diote hasiera, Oiz mendian bukatzeko. Ibilbidearen parte bat Barakaldotik pasako da. Gure Esku Dagok deia luzatu ibilbidean zehar erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapena zabaltzeko: “Libertad es decidir, etorkizuna gure esku dago” modu baketsu eta alai batean.

KartelaPrentsa oharra:

Aurtengo Frantziako Tourraren azken aurreko etapa Lapurditik igaro da eta euskal herritarrok errepideetan eta mosaiko ikusgarri baten bidez, munduari adierazi diogu, Euskal Herria bizirik dagoela, eta herri gisa aurrera egin nahi dugula.

Jada abian den Espainiako Itzulia —La Vuelta— ere gure lurretatik igaroko da datorren astean. Irailaren 12an, zehazki, 17. etapa Getxotik abiatuko da eta Oiz mendian izango du helmuga. Hitzorduaren bueltan, milaka euskal herritar bilduko dira errepide bazterretan.

Hori horrela, 'Libertad es decidir, etorkizuna gure esku dago' lelopean, etapa horretako ibilbidean zehar erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria, era baketsu eta alaian, lau haizetara zabaltzeko deia egiten du Gure Esku Dagok, egitasmo honen bidez.

Era berean, hilaren 9an, datorren igandean, Oizko San Kristobal ermita ondoan aurre ekitaldia izango da eta argazki erraldoia aterako dugu, eguerdiko 12:00etan, ekimena babestu eta hauspotzeko. Tontorrera oinez zein bizikletaz igotzeko deialdia egiten dugu antolakuntzatik.