AEKk Korrika 21eko bideoklipean parte hartzeko deia luzatu du Inprimatu
2018/07/11

AEKk datorren Korrikaren prestakuntzekin jarraitzen du eta edozein Korrikaren elementu garrantzitsuenetako bat bideoklipa. Korrika 21eko bideoklipa irailaren 11n, 13an eta 17an grabatuko da eta AEKk bertan parte hartzeko jendearen bila dago. Perfil eta adin ezberdinetako jendea nahi dute. Parte hartu nahi dutenek mezua bidali beharko dute, Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikora. 2019ko Korrikak apirilaren 4an hasiko du bere ibilbidea.