Publizitatea
Bannerra
EITBko zuzendaritzak negoziazio kolektiboaren estatalizazioa defenditzen duela salatu du ETBko enpresa-batzordearenak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/10

EITBren egoitza

Oharra:

Gaur oso epaiketa berezia egin da Bilbon, EAEko Auzitegi Nagusian, forman eta fondoan. Fondoan epaitzen dena sindikatuok dugun hainbat informazio jasotzeko eskubidea da, eta epaia oso garrantzitsua izango da alde honetatik. Nolabait esateko, 37 informazio mota ezberdin jasotzeko eskubidea aldarrikatu du Langile Batzordeak. Kontratazioen datuak, azpikontraten eta ekoiztetxeen inguruko informazioa, datu ekonomikoak... esan bezala, langileon aldeko epaia irtenez gero tresna garrantzitsua edukiko dugu ETBn prekaritateari eta iluntasunari aurre egiteko. Kontran ateraz gero, txiringito publikoa nahieran kudeatzea errazago izango du Sabin Etxeak.



Halere gaur behintzat garrantzia handiagoa hartu du formak. Izan ere EITBko zuzendaritzak erabaki onartezina hartu du, EAEko Auzitegiaren eskuduntzak baztertu eta hemendik aurrera lan gatazka kolektibo guztiak Madrilgo Entzutegi Nagusiak epaitzearen aldeko apustua egin baitu. Aitzakia Madrilen eta Barzelonan dauden korrespontsalietan oinarritu dute, hots, lan zentruak EAEtik kanpo izateagatik, herrialde horretan ordezkaritzarik ez duen sindikatuak ezin duela gatazka kolektiborik aurkeztu dio.

Orain ez gara xehetasunetan sartuko eta epaileek ebatziko dute gaia. Salatu nahi duguna da gaur egun, lan hitzarmenen estatalizazioaren arriskuaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzaren ETB jokatzen ari den papera. Hasteko, programak grabatzeko azpikontratatzen duen Aldi Baterako Lan Enpresari kontratua etetea erabaki berri du, adostu berri den ikusentzunezko hitzarmen markoa de fakto bertan behera botatzeko helburuz. Gaurkoan ETBk bere lan hitzarmenaren zaintza euskal sindikatuen eskuetatik urrundu nahi du. Langile Batzorde honek Administrazio Kontseiluko kideei gai hau formalki lantzea eta norberaren jarrera adieraztea ekatzen die.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Uztaila 2019 Abuztua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable