LABek justiziaren alde eta inpunitatearen kontra mobilizatzera deitu du Iñigo Cabacasen heriotzaren seigarren urteurrenean Inprimatu
2018/04/04

Justizia iñigorentza

LABen oharra:

Aste honetan sei urte betetzen dira 2012ko apirilean Ertzaintzak botatako pilotakada batek Iñigo Cabacas hil zuenetik. LABek bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi die Cabacasen senide eta lagunei, kasu hau argitzeko eskatzearekin batera. Urte guzti hauetan gertatutakoa argitzeko egondako oztopoak salatzeaz gain, justiziaren alde eta inpunitatearen kontra egunotan egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi du sindikatuak. 

6 Urte iñigo cabacasHorrela bihar, apirilaren 5ean, “La cifra negra de la violencia institucional” dokumentala estreinatuko da Bilbon, 19:15ean Bilborocken eta ondoren solasaldia egingo da.

Ostiralean, ekitaldia egingo du 19:00etan Iñigo Cabacas Herri Ekimenak Bilboko Justizia Jauregian, gomazko balen herri-eskaintza batekin.  

Larunbatean, 13:30ean omenaldia egingo dute Iñigo Cabacasen familia eta lagunek “Inpunitaterik ez, 6 urte justiziarik gabe” goiburupean. Kirruli plazan izango da.