Publizitatea
Bannerra
Milaka pertsonek burujabetza eta independentzia aldarrikatu dituzte Donibane Garazin eta Iruñean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/04/01

Aberri Eguna Aitzinaren irudia

Gaur Aberri Eguna da eta urtero bezala mobilizazioak protagonistak izan dira. Aurten bi mobilizazio nagusi egon dira, Iruñean eta Donibane Garazin. Hego Euskal Herrikoa Independentistak sareak antolatu du eta eguerdiko 12:00eta atera Sarasate pasalekutik. Independentistak sareak adierazi du menpekotasunak Euskal Herria hipotekatzen duela arlo guztietan, horregatik erabakitze eskubidea eta burujabetzaren alde egitea premiazkoa dela azpimarratu dute. Bestetik Kataluniak jasaten ari duen errepresioa salatu dute eta Euskal Herriak Kataluniari egin ahal dion ekarpen handiena, euskal burujabetza prozesua martxan jartzea da gaineratu dute. Iruñeako mobilizazioak: EH-Bildu, Ernai, LAB… elkarteen partehartzea izan du bestea beste. Nazioarteko hainbat eragile presente egon dira baita ere.

Ipar Euskal Herrian aldiz deialdia Euskal Herria Baik eta Aitzinia gazte antolakundeak egin dute. Manifestazioa jendetsua izan da eta “Herriek eraiki, herriek erabaki” izan da erabili duten leloa. Zanpantzarrekin batera, Donibane Garaziko kale nagusiak zeharkatu dituzte. Manifestazioan Udalbiltza eta Kataluniako AMI Independentziaren Aldeko Udalerrien elkarteek parte hartu dute. Mobilizazioa hasi baino lehen, elkarteen azoka egon da.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable