Publizitatea
Bannerra
Ekitaldi handietan euskararen presentzia bermatua egotea aldarrikatu du EH-Bilduk PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/28

Euskaraz bizi nahi dut

Datozen hilabeteetan, nazioartean oihartzun handia izango duten hainbat ekitaldi egongo dira Bizkaian, gainera ekimen hauek pertsona ugari erakarri omengo dituzte atzerritik. Horregatik EH-Bilduk uste du ekitaldi hauek: aukera ona direla munduari gure nazio izaera, hizkuntza eta kultura erakusteko. Zentsu horretan euskararen presentzia bermatuta egon behar dela azpimarratu du: gure hizkuntza ikusarazteko eta sustatzeko.

Honen ardura Bizkaiko Foru Aldundia eta gainontzeko erakunderena dela aipatu du Txua Padroiez EH-Bilduko batzarkideak, Gernikan ospatu den kontrol plenoan. “Uste dugu kontu handiz ibili behar garela edozein ekintza kulturala turismoarekin lotzearekin bakarrik, ezin dugu beste batzuk entretenitzeko bakarrik balio dugunaren irudia eman. Kultura zaharra dugu erakuts dezagun, Euskal Herri marka zabaldu dezagun eta gure hizkuntza baliozta dezagun” gaineratu du.

EH-Bildu Bizkaiaren oharra:

Datozen hilabeteetan mota eta irismen ezberdineko zenbait ekitaldi ospatuko dira gure lurraldean. Horietako batzuen ezaugarriengatik nazioartean duten oihartzun mediatikoa dela eta Bizkaira hainbat herrialdetako bisitariak ekarriko dituzte. Hala ere EH Bilduk gogoratu nahi du ez dela ahaztu behar aurreikusitako ekintza horiek gurea bezalako testuinguru batean egingo direla, Bizkaia eta Euskal Herriaren barruan, eta ondorioz gure hizkuntz eskubideak bermatu behar direla. Aldundiaren ardura da beste instituzioekin batera, bertan egingo diren ekintza guztietan euskararen presentzia bermatzea, gure hizkuntza ikusaraziz eta sustatuz. Hauxe da hain zuzen ere EH Bilduk Gernikan ospatu den kontrol plenoan Aldundiari eskatu diona. “Gu aukeratzen bagaituzte eskaparate moduan edozein ekintza kulturalerako gure erakundeak behartuta daude gure hizkuntzarekiko errespetua bermatzera. Horrelako ekitaldi handien aurrean gure kultura, hizkuntza, identitatea babestu nahi badugu erakunde publikoek bultzatzen dituzten ekimen guztietan lehentasuna izan behar du gure baloreak zaintzea. Bilbon eta Bizkaian ospatuko diren ekitaldietan gure kulturak eragina izan behar du, gure hizkuntzak eta kulturgileek eragina izan behar dute.” Adierazi du Txusa Padrones batzarkideak bere hitzartzean.  

Ez dago zalantzarik aurreikusitako ekitaldiek nazioartean izan dezaketen oihartzunagatik, aukera ona direla munduari gure nazio izaera eta kultura erakusteko. Bizkaiko Foru Aldundiari errealitate hori kontuan har dezala eskatu diogu eta ardura daukaten beste instituzioekin batera, ekitaldi horietan euskararen presentzia bermatzeko eta gure kultura ikusarazteko beharrezko neurriak har ditzala.

“Uste dugu kontu handiz ibili behar garela edozein ekintza kulturala turismoarekin lotzearekin bakarrik, ezin dugu beste batzuk entretenitzeko bakarrik balio dugunaren irudia eman. Kultura zaharra dugu erakuts dezagun, Euskal Herri marka zabaldu dezagun eta gure hizkuntza baliozta dezagun” amaitu du Txusa Padrones batzarkideak.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable